Powered by PechaKucha

Powered by Pechakucha

PechaKucharen bederatzigarren edizioa Bidasoan. Aurten, KREA Bidasoa topaketaren baitan ospatu ezin izan denez, bederatzigarren edizio hau telematikoki egingo da datorren ostegunean, ekainaren 18an, 17: 00etatik aurrera.

Inguruko enpresek edo ekimenek beren proiektu-ideiak, sormen-enpresak, egindako lanak edo izan duten ibilbidea zuzenean aurkezteko aukera izango dute.

PechaKucha munduan

PechaKucha Tokyo 2003an sortutako ekimena da, arkitektoek eta diseinatzaileek beren proiektuak eta lanak publikoan formatu xume, azkar eta oso bisualean aurkeztu ahal izateko plataforma gisa. Gaur egun, PechaKucha formatua era guztietako proiektuak aurkezteko erabiltzen da: Enpresa sortu berriak, herritarren ekimen berriak, bidaia inspiratzaileak, kezka edo gogoetak, sukaldaritza errezetak… ez dago adin-mugarik, ez hitz egiteko gai zehatzik; partekatzeko, inspiratzeko eta hunkitzeko zerbait duen orok du tokia PechaKuchan.

PechaKucha ekimen ezformala da, dibertigarria, ideiak eta gogoetak partekatzeko sortzaileen biltokia… Aukera bat da beren lana publikoari erakutsi nahi dioten eta komunikabide masiboetara sarrerarik ez duten gazteentzat, erakusteko obra bai baina galeria bat betetzeko adina ez duten gazteentzat… Azken finean, pertsona sortzaileek beren lana publikoari erakusteko eta honekin partekatzeko plataforma perfektua.

PechaKucharen formatuak ideia sinple bat du oinarrian: 20 irudi x 20 segundu.

Parte-hartzaile bakoitzak 20 irudi jartzen ditu, horietako bakoitza 20 segunduz proiektatzeko, eta horiez baliaturik egiten du bere aurkezpena.

Formatu honi esker, aurkezpen erakargarri, zehatz eta, normalean, dibertigarriak egiten ahal dira.

PechaKucha aurkezpenetarako ideia batzuk

Enpresa sortu berri bat aurkeztea, enpresa batek egindako lanak eta bere ibilbidea aurkeztea, norberak sortutako artelanak aurkeztea, babesa behar duen herritarren ekimenen bat aurkeztea, beste enpresa sortzaile batzuentzat baliagarriak izan litezkeen esperientzia edo gogoetak aurkeztea, eta abar.

Modu positiboan baloratuko dira proiektu edo ikuspegi sortzaile, berritzaile edo harrigarria duten proposamenak.

 Proiektuen aurkezpena ikusi nahi baduzu

 Izena eman!

Informazio gehiago eta kontaktua:  ekintzailetza@bidasoa-activa.com // 943509584

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS