Online formakuntza: Sare sozialetara hastapena

Sare sozialetara hastapena, bertako merkatariei zuzenduta

Asteazkena, Uztailak 15  ?  13.30etatik 15.30etara

Online prestakuntza Irungo saltokiei zuzenduta dago eta doakoa da.

Bertan, Facebook eta Instagram sare sozialetara hastapena landuko da, bertako merkataritzaren ikuspenetik. Ikastaro honen helburuak, Facebook eta Instagram sare sozialen jakintza orokorra lortzea da, argitalpenak nola egin ikasi eta haien bidez mezuak transmititzen ikastea. Helburuen artean honako hauek daude:

  • Zer dira eta zertarako balio dute Facebook eta Instagram? Nola atera diezaieket etekina nire establezimenduari begira?
  • Zer da Business kontua?
  • Transmititzen den mezuaren garrantzia
  • Jarraitzaileak
  • Etekina
  • Iragarkiak
  • Kasu arrakastatsuak

Epea zabalik! 20 leku

Eman izena online formakuntzan

Webinarra Irungo merkatariei zuzenduta dago eta doakoa da. Edukiera 12 lekuentzako mugatuta dago, eta izen-ematearen ordenaren arabera osatuko dira.

Prestakuntza Zoom plataformaren bidez egingo da, eta, aldez aurretik, zure gailuan instalatuta eduki beharko duzu. Hemen deskarga dezakezu, WWW.ZOOM.US. Baieztapen-mezuarekin batera bilerarako esteka bidaliko dizuegu.

Prestakuntza pantailarik eta soinurik gabe egingo da, hau da, bertaratzen zaretenok prestatzailea eta moderatzaileak ikusi eta entzun ahal izango dituzue, baina ez duzue mikrofonorako sarbiderik izango eta ez zaizue pantailan ikusiko. Galderen txanda hasitakoan, galderak idatziz egingo dira txataren bidez eta moderatzaileek irakasleari planteatuko dizkiote

logos 2019

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS