Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiei buruzko aholkularitza teknologikoko saioak (EIKT)

Bidasoa Bizirik-etik, SPRIrekin lankidetzan, elektronika, informazio eta komunikazio teknologiei buruzko aholkularitza teknologikoko saio berriak antolatu ditugu autonomoentzat, ekintzaileentzat eta enpresentzat (10 langile baino gutxiago). Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, eta parte hartzen duten mikroenpresen beharrizan berezietara egokituta dago. COVID-19 kodeak edukiera-mugak ezarri dituenez, oso plaza gutxi daude; beraz, interesatzen bazaizu, lehenbailehen bidal iezaguzu mezu elektroniko bat behean adierazitako datuekin.

Saioak datorren ostegunean, urtarrilaren 28an, hasiko dira elkarren segidako hiru ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara, gure bulegoetan (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea 8-IRUN), honako gai hauekin:

Zerbitzu digitalak saltzeko eta eskaintzeko kanal berriak: urtarrilak 28, osteguna (10:00 – 13:00)

Atazen azkartasuna eta automatizazioa mugikorrarekin: otsailak 4, osteguna (10:00 – 13:00)

ZIBERSEGURTASUNA, baliabide digitalak erabiltzen diren bitartean datuak ez lapurtzeko eta manipulatzeko: otsailak 11, osteguna (10:00 – 13:00)

Saio batean edo gehiagotan parte hartu nahi baduzue, bidali e-maila hrodriguez@bidasoa-activa.com helbidera, honako datu hauekin:

Izena

Abizenak

NAN

Enpresaren izena

Jarduera

Helbide elektronikoa

Telefonoa

Udalerria

Izena eman nahi dudan saioa (k):

Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Soluzioen katalogoa (pdf)

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS