Datorren otsailaren 15era arte egin daitezke eskariak, eta foru Ogasunak epea itxi ostean egingo ditu itzulketak.

2020ko ekitaldia galerekin itxi zuten Gipuzkoako autonomoek dagoeneko eska dezakete 2019ko errenta-aitorpenean ordaindu zituzten zergen itzulketa, azken urtean galdutakoa konpentsatzea helburu. Carry-back izeneko sistema urtarrilaren 1etik dago indarrean, eta eskaerak otsailaren 15era arte egin ahal izango dira. Behin epea itxita, Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailean bertan egingo ditu itzulketak. Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak azpimarratu duenez, neurria “anbizio handikoa" eta "potentea" da, COVID-19 pandemiaren ondorioz gehien kaltetutako autonomoei likidezia injekzio garrantzitsua emango diela aurreikusten baita.

Baduzu proiektu berritzailerik zure enpresan? Gure eskualdean garatzen laguntzen dizugu Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak, Bidasoaren Bizirik-en bitartez, gure eskualdeko enpresetan berrikuntzarako eta lehiakortasun-hobekuntzarako ekintzak sustatzera bideratutako ekintzak aurrera eramango dituzten mikroenpresak...

Follow by Email
RSS