EREDU KOOPERATIBOA EKITEKO ALTERNATIBA GISA Tailerra

EREDU KOOPERATIBOA EKITEKO ALTERNATIBA GISAmodelo cooperativo principal eu

Helburua

Eredu kooperatiboa ekintzaileei ezagutzera ematea

Kooperatiba-ereduak eremu hauetan eskaintzen dituen aukerak landuko ditugu:

Kudeaketa transbertsalen eredua

Lanaren eta etekinen banaketa bidezkoa

Kolaborazio- eta lankidetza-aukerak beste erakunde batzuekin. Marka-irudia hobetzea

Eredua sustatzeko onura fiskalak

Metodologia

Sarrera laburra, “Kooperatibismoa” araubide juridikoa

Fiskalitate dinamikoa

Iraupen osoa: 2 ordu

Noiz: Martxoak 25

Ordutegia: 10:00 – 12:00

IZEN-EMATEAK

DINAMIKA

Helburua:

  • Ekintzaileek gogoeta egin dezatela eredu kooperatiboaren aukerei buruz.
  • Egin dezatela beren negozio-ideian oinarrituta, beren proiektuan kooperatibismoari buruz azaldutako elementuak sartuz.
  • Gainerakoen aurrean “hobekuntza kooperatiboak” defenda ditzatela, abian dauden proiektuei ekarpenak egiteko eztabaida-gune bat irekiz.
  • Mugimendu kooperatiboak eskaintzen dituen tresnak ezagutzera ematea (prestakuntza, finantzaketa, sareak, etab.)

METODOLOGIA

Eredu kooperatiboari buruz hausnartzen saiatuko gara, gure proiektuan interesgarrienak egin zaizkigun elementuak integratuz.

Horretarako, denok ezagutzen dugun tresna bat erabiliko dugu: CANVAS delakoa

  1. CANVAS birpasatuko dugu, eta deskribatutako elementuekin batuko dugu.
  2. Ekintzaile bakoitzak egokitzat jotzen dituen (bere proiektuan interesgarrienak direnak) kooperatiba-ereduaren elementuak aukeratu beharko ditu, eta horiek CANVASen “hobekuntza” moduan integratuko ditu. Honako hau izango da hobekuntzaren logika:

    EGUNGO EGOERA

    HOBEKUNTZA

    ZE EFEKTU NAHI DIREN

    IDENTIFIKATUTAKO ARRISKUAK

    Erabaki-hartze kaotiko eta informala

    Biltzar nagusiaren eta administrazio-kontseiluaren formula sartuko dugu

    -Informazioa hobeto ibiltzea batetik bestera

    -antolaketa efektiboagoa

    -Inklusibitate handiagoa

    -Gehiegizko hierarkizazioa/burokratizazioa

    -Perfilen falta

    esparru horiek dinamizatzeko

  3. Ekintzaile bakoitzak gutxienez 3 “hobekuntza kooperatibo” definitu beharko ditu.Urteroko “Cooperativizaci-ON!” lehiaketarako aurkezpen bat prestatuko du
  4. Diseinatutako kooperatibizatze-hobekuntzak aurkeztuko ditu bakoitzak (5 min. bakoitzak). • “Ekarpenen txanda” bat egongo da, bakoitzak “iradokizun kooperatiboak” egin ditzan.
  5. Dinamika itxiko da.

Informazio gehiago: ekintzailetza@bidasoa-activa.comTel: 943 50 96 00

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS