“TicketBAI softwarearen zehaztapen teknikoak eta funtzionalak” informazio-jardunaldia (Martxoak 26)

TicketBAI softwarearen zehaztapen teknikoak eta funtzionalak

Data: 2021eko martxoaren 26an      

Ordutegia: 10:00tatik 11:00tara 

Formatua: Birtuala

Hizlariak:

  • Javier Irastorza Letamendia, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko burua.

  • Mª del Coro Pereiro Zabala, Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusia. 

Nori zudenduta:

Programatzailei / Garatzailei.

Izen-emateak: https://forms.gle/XvFqxaiVgNWixRPWA

Zer da TicketBAI?

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat.Sistema berriak foru ogasunei ahalbideratuko diete zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Fakturazio programa desberdinak egokitu egin beharko dira, jarduera kontrolatzeko behar den zerga informazio osoa duen fitxategi bat sor dadin, faktura bakoitza egin aurretik. Behin faktura eginez gero, fitxategia ogasun bakoitzari bidaliko zaio automatikoki. Fakturan, bezeroak ikusi ahal izango du TBAI erabiltzen ari dela. Izan ere, kode berezi bat eta QR kode bat agertuko dira, faktura ondo eginda dagoela egiaztatzeko behar den informazioarekin.

Nori eragingo dio TBAI proiektuak?

Betebehar berri horrek eragina izango du jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona guztiengan, PFEZean xedatutakoaren arabera, bai eta pertsona juridikoengan ere ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak egiten dituztenean.

Informazio gehiago:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS