Itzuli beharrik gabeko 18.000 eurorainoko dirulaguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuetako enpresen zibersegurtasunean. Azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakizun kritikoek frogatuta utzi dute zibersegurtasuna funtsezko tresna bat dela industriarako.

TicketBAI softwarearen zehaztapen teknikoak eta funtzionalak

Data: 2021eko martxoaren 26an      

Ordutegia: 10:00tatik 11:00tara 

Formatua: Birtuala

Hizlariak:

  • Javier Irastorza Letamendia, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko burua.

  • Mª del Coro Pereiro Zabala, Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusia. 

Nori zudenduta:

Programatzailei / Garatzailei.

Izen-emateak: https://forms.gle/XvFqxaiVgNWixRPWA

Zer da TicketBAI?

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat.

TicketBAI, zer da? Nori eragiten dio?

Data: 2021eko martxoaren 23an      

Ordutegia: 14:00tatik 15:00tara 

Formatua: Birtuala

Hizlariak:

  • Javier Irastorza Letamendia, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko burua.

  • Mª del Coro Pereiro Zabala, Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusia. 

Nori zudenduta:

TicketBAI erabiltzera behartuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak

Izen-emateak:

https://forms.gle/FcUYaPLru69mCtLR6

Zer da TicketBAI?

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat.

Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galerientzat standak alokatzeko diru-laguntzak: ARCO (2021).Epea: 2021/04/19 Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: dantza (2021)Epea: 2021/05/31 Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: musika (2021)Epea: 2021/05/31 Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galerientzat standak alokatzeko diru-laguntzak:...

2021 eta 2022ko ekitaldietan burutuko diren Kulturagune independienteek aurkezten dituzten jarduera-proiektuei diru-laguntzak emateko arauak. Programa espezifikoak antolatuz eta horretarako diru-hornidura, azpiegitura eta egitura egokiak erabiliz, hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazio, baliabide eta lankidetzarako laguntza eskaini behar dizkiete pertsonei zein kolektibo sortzaileei, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak hautematea eta bultzatzea, partekatutako kudeaketa eta tokiko ingurunearekiko harremana.

Udalak eta Amuitz Merkatarien Elkarteak kale azoka edo 'Braderie' bat antolatu dute martxoaren 19tik 21era

Amuitz Merkatarien Elkarteak eta Hondarribiko Udalak indarrak batu dituzte berriz ere herriko merkataritza bultzatzeko. Horrela, eta eguraldiaren baitan, hilaren 19, 20 eta 21ean 'Braderie' edo kale azoka bat egingo da, non hondarribiar hogeita bost establezimenduk euren produktuak kalera aterako dituzten. Hasiera batean, hitzordua asteburu honetarako zegoen aurreikusita, baina hurrengo asteburura arte atzeratu da.

Udala merkatariekin bildu zen duela egun batzuk, datozen hilabeteetarako ekimenak prestatzeko. "Braderie-rena Amuitz Merkatarien Elkarteak proposatu digun lehena da, neguko denboraldia amaitutzat emateko modu bat baita", adierazi du Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.

Gipuzkoa Encounterrek ez dio hitzorduari huts egingo

Hilaren 19tik 21era egingo den topaketa birtualak dozenaka jolas- eta heziketa-jarduera izango ditu. 

Iturburua: DV

InicioGipuzkoa Encounterrek ez dio urteroko hitzorduari huts egingo eta, aurreko edizioan bezala, COVID-19aren aurka borrokatzeko hartutako neurrietara egokitu da online bilkura antolatuz. Lanparty presentzialen ohiko jarduera ludiko eta heziketa-saioak eskainiko ditu 15. Gipuzkoa Encounterrek, 19tik 21era bitartean, eta parte-hartzaile guztiak euren etxeetatik arituko dira.

Apirilaren 29an, online formatoan, Krea Bidasoa ekimenaren hamabigarren edizioa ospatuko dugu. Urtean behin egiten den profesionalentzako, enpresentzako eta gure inguruko ekintzaileentzako topaketa bat da eta antolatzailea Bidasoa bizirik da. Hemen ikusi ahal dituzue azken urteak laburtzen dituzten bideoak.
Follow by Email
RSS