Lehiakortasun Turistikoa Programa 2021

Zure enpresaren lehiakortasuna hobetu nahi duzu? Gipuzkoako Bazkundean enpresa turistikoen hazkundea bultzatzeko lan egiten dugu berrikuntzaren kultura enpresaren kudeaketari gehituz..

Cámara de Españak eta Gipuzkoako Bazkundeak, Lehiakortsun Turistikorako Programa jarri dute abian, EGEF 2014-2020 Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren esparruan. Programa Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantziatzen du.

Zertan datza?

Deialdiaren xedea da laguntzak ematea Gipuzkoako Bazkundearen mugapeko enpresei, Turismoko Lehiakortasun Programan, Lagundutako eta Ezarpeneko Diagnostiko zerbitzuak haien esku jarriz. Jarduera horren helburu nagusia turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea da, haien kudeaketa eta produktibitatea ahalik eta gehien hobetzea ahalbidetuko duten metodologiak eta konponbideak sustatzealdera.

Nork atera dezake etekina?

Turismo Lehiakortasun Programa ETE, mikro-ETE edo Autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezian, Gipuzkoako Bazkundearen lurralde-mugapean, eta JEZ zentsuan hurrengo epigrafeetako batean alta emanda daudenentzat zuzenduta dago:

  • Lehenengo saila: 67, 68, 72, 73,755 eta 98.
  • Bigarren saila: 52, 59, 882 eta 883.

Parte hartzen duten enpresen kostua

  • Diagnostikoaren I. Fasea EGEFek eta Gipuzkoako Bazkundeak kofinantzatuko dute; beraz, zerbitzu hori doakoa izango da parte hartzen duten enpresentzat.
  • Laguntzen II. Faseak 7.000 euroko gehieneko kostu hautagarria izango du enpresa bakoitzeko. Kostu hori enpresa onuradunak aurrefinantzatuko du, eta EGEFek % 50ean kofinantzatuko du. Beraz, deialdi honen kontura eman daitekeen enpresa bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 3.500 eurokoa izango da.

Izen-emateak eta epeak

Plazak mugatuak dira (aurrekontua agortu arte).

Izen-emate epea: 2021ko ekainaren 18ko 8:30tatik, azaroarem 26ko 13:30 arte.

Aurkezpen-Lekua: Egoitza elektronikoaren bidez, eskuragarri hurrengo helbidean: https://sede.camara.es/sede/gipuzkoa

Deialdi ofiziala

Deialdi ofiziala osoa

Deialdiaren eranskinak

Anexo I – Turismoaren Lehiakortasun Programaren deskribapena

Anexo II – Enpresa eskatzailearen Erantzukizun Aitorpena

Anexo III – Gipuzkoako Bazkunde Hitzarmena – enpresa parte-hartzailea (jakinarazpena. GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK BETEBEHARREKOA)

Anexo IV – Parte-hartzeko baldintzak eta Programaren Laguntza Faseko Gastu hautagarrien Tipologia eta justifikazioa

Informazio gehiago:

    Tel. 943 000 308

    turismo@camaragipuzkoa.com

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialan iragarritako deialdia (108 zenbakia –  2021ko ekainaren 10an)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS