Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko 2021

Dekretu honen xedea da, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko dirulaguntzen deialdia egitea 2021eko ekitaldirako, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015); hona laguntza-lerroak:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

– Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

– Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

– Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

– Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

– Inbertsioa egungo maila teknikoa gainditzera bideratuko da.

Laguntzak, apartatu honetan ezarritakoaz bestela, onuradunaren beraren hondakinak kudeatzera badaude bideratuta, a) lerroko laguntzetan aplikatuko diren irizpide orokorren arabera ebaluatuko dira.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako. Epea: 2021/07/17  (info+)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS