2021eko «Adimen Artifizial Aplikatua» laguntzen programa

Adimen Artifizial Aplikatua 2021 laguntza programaren helburua da adimen artifizialaren erabilpenean oinarritutako proiektuak bultzatzea Euskadiko enpresetan, baldin eta demostrazio-balioa badute eta aukera ematen badute Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaera aktibatzeko eta, bide horretatik, euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko.

Adimen Artifiziala da 4.0 Industriaren muina, izan ere, Adimen Artifiziala oinarri hartuta garatzen dira, besteak beste, Ikusmen Artifiziala, Deep learning, Datuen Analisia, Machine Learning, Zibersegurtasuna eta gure enpresentzat balio erantsi handia duten beste jarduera batzuk.

Adimen Artifizial Aplikatua programako laguntzak zuzentzen zaizkie EAEn jarduera-zentro bat duten eta diruz lagundu daitezkeen Adimen Artifizial Aplikatuaren arloko jarduerak garatu nahi dituzten pertsona fisikoei nahiz enpresei. EPEA: 2021/10/29  14.00etan ◊  EHAA (info +)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS