GazteTEK

Hondarribiko Udalak GAZTETEK doako tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten da. 

Tailer horiek Aste Santuko eta Pazko Asteko eskola oporraldian egingo dira, eta 8 urtetik 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude. Programatutako tailerren helburua haien ingenioa sustatzea da, jarduera teknologiko dinamiko, sortzaile eta berritzaileen bidez. Tailer teknologikoen horien bidez haien asmamena sustatzen da eta sormen ekintza pizten da. Gaztetxoen ekintzailetza izpiritua piztu nahi da, eta bide batez, teknologia berrietara hurbilarazi hainbat gai dituzten lantegien bidez: programazioa, bideo-jokoen diseinua eta sortzea, errealitate areagotua, eta errealitate birtuala. Proposatutako jarduera guztiak praktikoak dira, eta erabiliko diren tresnak errazak eta intuitiboak direnez, sormen gaitasunak sustatzen lagunduko dute.

8 URTETIK 10 URTE BITARTEKO PARTE-HARTZAILEAK

1) “Bide-jokoak sortu eta Diseinatzea Errealitate Areagotuarekin eta Birtualarekin” (apirilaren 11tik 13ra)

Taldean lan egingo da jarduera hauek garatzen: Eszena birtualen diseinua 3Dan; bideo-jokoak garatzea eta programatzea; Errealitate Areagotua eta Birtuala ezagutzea.

2) “Dronak eta Errealitate Areagotua” –  (apirilaren 19tik 22ra)

Lana ikastaroan zehar taldean garatuko da, eta jarduera hauek egingo dira: Dronak diseinatzea eta horiek 3Dan inprimatzea; dronak muntatzea eta hegan jartzea; adimen artifizialeko eta errealitate areagotu eta birtualeko tresnak programatzea eta erabiltzea; helikoptero bat diseinatzea eta animatzea azaltzeko zer diren sortzen ari diren teknologia horiek eta zein diren horien ezaugarriak.

11 URTETIK 13 URTE BITARTEKO PARTE-HARTZAILEAK

1) “Dronak eta Errealitate Areagotua”  (apirilaren 11tik 13ra)

Taldean lan egingo da jarduera hauek garatzen: dron pertsonalizatua diseinatzea eta 3Dan inprimatzea; dronaren osagaiak muntatzea eta hegaldiak programatzea; hegaldi simulazioak adimen artifizialeko tresnekin; errealitate areagotuarekin eta birtualarekin praktikak lehendik diseinatutako animazioak programatzeko; helikoptero bat diseinatzea eta animatzea.

2) “Bideo-jokoen Diseinua eta Programazioa MAKECODE ARCADEarekin eta Errealite Areagotua eta Birtuala” – (apirilaren 19tik 22ra)

Taldean lan egingo da, eta jarduera hauek egingo dira: Zenbait joko erraz sortzea programazio tresnak erabiliz; tresna espezifikoak eta errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz irakatsiko da zer diren sortzen ari diren teknologia horiek eta horiei lotutako prozesuak; errealitate areagotuko eta birtualeko tresnekin praktikatuko da.

Informazio orokorra

Plaza kopurua: 10 tailer bakoitzeko

Non: Soroeta Ikastetxea

Ordutegia: 9:30 – 13:30

Tailerrak doakoak izango dira

*Plaza baino eskaera gehiago izanez gero, zozketa egingo da.

 

Izen-emateak

martxoaren 19ra arte (Hondarribian erroldatutakoei zuzendua)

(ONLINE): www.hondarribia.eus/gazteria

Gazteen Zerbitzua:

Javier Ugarte 6, telf.: 943644752

Astelehenetik Ostiralera: 16:30 – 19:30 – Larunbatean: 10:00 – 13:00

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS