2022.Tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak. Estrategia hori arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeari (ATET) onartu zitzaion, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako.

Agindu honen bidez, deialdia egin nahi da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari (aurrerantzean, ATET) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako partaidetzazko toki-garapenaren estrategien (PTGE) babesean gauzatuko diren proiektuen dirulaguntzetarako.

Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:

a) Ekoizpeneko inbertsioak: jarduera ekonomiko bat gauzatzea dakarten jarduerak, ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko helburuarekin. Ekoizpeneko inbertsioen barruan sartzen dira mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak sortu eta/edo garatzeko edozein proiektu, bai eta enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisikoak ere. Kanpo geratuko dira jardueraren dibertsifikaziotzat hartzen ez diren arrantza eta akuikulturako produktuen eraldaketa-proiektuetako inbertsioak.

b) Enplegua sortzea:

1) Besteen konturako langileak kontratatzea, aurretik lanik izan ez dutenak edo aurretik zeukatena galdu dutenak. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan xedatutako lanaldiaren % 50eko enplegua izan beharko da, gutxienez.

2) Beren kabuzko jarduerak sortzea, langile autonomoak jartzea edo ekonomia sozialeko araubide juridikoko enpresak sartzea sustatzen dutenak.

c) Ekoizpenekoak ez diren inbertsioak: jarduera ekonomiko bat martxan jartzea ez dakarten eta/edo jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden jarduerak. Era berean, izaera hori izango dute jarduera ekonomiko bat izanik edo jarduera ekonomiko bati lotuta egonik ere, dagokion eskualdeko lehiaren araubidean eraginik ez duten interes publikoko proiektuak; besteak beste, honako hauek:

1) Arrainaren kontsumoa sustatzeko helburua duten promozio-kanpainak, haren onura eta ezaugarri nutrizionalen balioa ezagutzera ematen dutenak.

2) Pertsonen garapena sustatzeko gaikuntza eta prestakuntza ematen duten enpresen sustapena.

3) Itsasoko eta arrantzako ondarea eta arrantza-teknikak ezagutzera emateko jarduerak.

4) Arrantza-eremuetako ekosistemen ingurumen-azterlanak.

5) Erabiltzen ez diren arrantzako aktiboak berrerabiltzeko azterlanak.

6) Arrantza-baliabideak modu jasangarrian ustiatzeko azterlanak.

7) Energia-efizientziari buruzko azterlanak.

8) Ura aurrezteko eta berrerabiltzeko azterlanak.

9) Logistika, garraio eta banaketako lanek eragindako inpaktua murrizteko azterlanak.

10) Proiektu berriak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterlanak.

11) COVID-19aren pandemian lan-baldintzak, segurtasuna, osasuna eta higienea hobetzeko jarduketak.

Epea:2022/06/30  ◊ EHAA (info+)

No Comments

Post A Comment

Follow by Email
RSS