Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko 2022

Dekretu honen xedea da, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko dirulaguntzen deialdia egitea 2022ko ekitaldirako, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015); hona laguntza-lerroak:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

 

EPEA: 2022/07/06  ♣ EAO

Prozedura arrunta

Prozedura sinplifikatua

  

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS