2022 “Pilotu” Programa

Pilotu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren helburuekin (zeintzuk jasota dauden XII. legealdiko gobernu-programan eta berau zehazten duen Garapen Ekonomikoko eta Nazioartekotzeko 2021/2024 Planean), eta bere xedea da laguntza-programa bat arautu eta deitzea 2022ko ekitaldirako, dirulaguntza ez itzulgarriak emateko nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatu eta gauzatzeko prozesuetan parte hartu nahi duten Euskal Autonomi Erkidegoko enpresei, eta garapen jasangarria sustatzeko nazioartekotze-prozesu osoan.

Oinarri hauen ondorioetarako, ulertuko da nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotu bat dela eskala minimoko inbertsio bat, zeinaren helburua den aztertzea bideragarria ote den Inbertsio Publikoko Proiektu (IPP) bat egitea atzerrian, irabazi ukigarriak sortzeko. Horretarako, azterketa batzuk izan behar ditu frogatzeko proiektua sozialki errentagarria eta jasangarria dela eta bat datorrela jomuga-herrialdeko agintariek ezarritako lerro politikoekin.

Epea: 2022-09-30, 23:59retan ◊  EHAA  ◊ (info+)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS