20 Jan Mugaren bi aldeetako negozioen arteko zubiak eraikitzeko jaio zen Aurrera
enpresa-networking-muga...
enpresa-networking-muga...
EKIN ASTEAZKENETAN - EMPRENDE EN MIÉRCOLES...
Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak “2024ko Hondarribiko Gabonetako XIV. Erakusleiho lehiaketa” antolatu du, gure merkataritza hiriaren bizitzan integratzeko eta dekorazio hoberena duen saltokia saritzeko.
Maila bakarra "2024ko Gabonetako Eraskusleihoa".
Lehiaketan Hondarribian publikoari irekiak diren saltoki guztiek har dezakete parte, baldin eta erakusleihoa badute.
Izenemate orria beteta aurkeztu beharko da Hondarribiko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez ondorengo helbidean: http://www.hondarribia.eus/eu/izapide-udal-erregistroa. Horrez gain Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehaztutako beste edozein bidetatik.
Bide elektronikoa erabili beharko dute horretara behartuta dauden subjektuek (39/2015 legearen 14. artikulua): besteak beste, pertsona juridikoek eta izaera juridikorik gabeko erakundeek. BAZen bulegoan horretarako laguntza emango zaie tramite hau era elektronikoan egiten ikasteko.
Eskabidea formalizatzeko eskaera orria behar bezala beteta aurkeztu beharko da.
Izenematea doakoa da eta onarpen epea azaroaren 25ean irekiko da eta abenduaren 13an itxiko da (biak barne). Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemate orri guztiak gutxietsita geldituko dira.
Lehiaketan parte hartzen dutela egiaztatzeko akreditazio/irudi bat deskargatu beharko dute partehartzaileek Udal webgunetik (Hasiera / Tramiteak / Jarduerak, Ekitaldiak eta Lehiaketak) eta erakusleihoaren toki ikusgai batean jarri beharko dute. Akreditazio hau ez badago, partehartzailea lehiaketatik kanpo geratuko da.
EKIN ASTEAZKENETAN - EMPRENDE EN MIÉRCOLES...
merkataritza - comercio - Irun...
GABON TOPA...
"Ekonomia zirkularra modelatuz" erakusketak Gipuzkoako lanbide-heziketako ikastetxeen lagin bat jasotzen du. Sormenagatik eta jasangarritasunarekiko konpromisoagatik nabarmentzen da, material birziklatuak arte bihurtzen dituzten proiektuen bidez, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan.
Iturburua: 2024/11/22 - IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “Hezkuntzan ekonomia zirkularra txertatzea funtsezkoa da baliabideak modu eraginkor eta arduratsuan kudeatuko dituen etorkizuna eraikitzeko. Ekimen horrek kontzientzia ekologikoa sustatzen du eta gure gazteei beren etorkizun profesionalerako funtsezkoak izango diren trebetasunak garatzeko aukera ematen die, jasangarritasunera gero eta gehiago bideratutako sektoreetan”.
Sormena eta jasangarritasunarekiko konpromisoa izan dira protagonista nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren “Ekonomia Zirkularra Modelatuz” ekimenaren seigarren edizioko sari-banaketan, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan. Edizio honetan, Gipuzkoako lanbide-heziketako bederatzi ikastetxe aintzatetsi dira ekonomia zirkularra sustatzen egindako lan nabarmenagatik, material birziklatuak dituzten eskultura berritzaileak sortuta.
Donostiako Okendo plazako 'GK Recycling' karpan egindako ekitaldian, José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak aintzatespena eman die ingurumen-hezkuntzarekin eta ikasleen artean praktika jasangarriak sustatzearekin aparteko konpromisoa erakutsi duten ikastetxeei. Hauek izan dira sarituak: Irungo Mendibil Prestakuntza Zentroa, Aretxabaleta Lanbide Eskola, Mutrikuko Kardala, Zarauzko Oteitza Lizeoa, Elgoibarko Meka Lanbide Eskola, Tolosako Peñascal, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa, Hernani Lanbide Heziketa eta Oñati BHI.
Ekitaldi honek balioa eman dio Gipuzkoako gazteen sormenari, eta ekonomia zirkularraren garrantzia azpimarratu du, garapen-eredu jasangarriago baterantz aldatzeko motor gisa. Beren eskulturen bidez, ikasleek birziklatutako materialak pieza artistiko bihurtu dituzte, eta erakutsi dute hondakinak baliabide eta produktu berri bihur daitezkeela.
EKIN ASTEAZKENETAN - EMPRENDE EN MIÉRCOLES...
Handitu Egurra 2025...
EKIN ASTEAZKENETAN - EMPRENDE EN MIÉRCOLES...
EKIN ASTEAZKENETAN - EMPRENDE EN MIÉRCOLES...
IZAN ARRANTZALE HONDARRIBIAN + GazteTEK...
Tech Irun tailerrak Gabonak/Navidad 2024...
EKIN ASTEAZKENETAN - EMPRENDE EN MIÉRCOLES...
EKIN ASTEAZKENETAN - EMPRENDE EN MIÉRCOLES...
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Turismoa Kudeatzeko Plana eguneratu dute 2024-2030 aldirako, Helmuga Turistiko Adimendunaren ereduarekiko konpromisoa indartuz. Ekimen honek 2020-2025 Turismoa Dinamizatzeko Planarekin hasitako plangintzan sakontzen du, eta bi herrien estrategiak turismo-sektorearen erronka eta aukera berrietara egokitzea du helburu.
Planaren eguneratzea bat dator iraunkortasun-, berrikuntza- eta digitalizazio-printzipioekin. Printzipio horiek funtsezkoak dira Turismoko Estatu Idazkaritzak eta SEGITTURek sustatutako DTI estrategian. Helmugaren diagnostiko integral baten bidez, plan berriak ekintza espezifikoak zehazten ditu turismo inklusiboa, arduratsua eta lehiakorra bermatzeko, egoiliarren bizi-kalitatea eta bisitarien esperientzia maximizatuz.
Jarduera-ildo nagusiak
2024-2030 Turismoa Kudeatzeko Planak funtsezko lau ardatzetan egituratzen du bere estrategia:
1. Turismo-gobernantza: Eragile publiko eta pribatuen arteko koordinazioa indartuko da Hondarribia-Irun Batzordea eta mahai sektorialak sortuz, herritarren eta sektore pribatuaren parte-hartzea sustatuz.
2. Azpiegiturak, irisgarritasuna eta mugikortasuna: Lehentasuna emango zaie seinaleztapenean, mugikortasun iraunkorrean eta irisgarritasunean hobekuntzak egiteari, ingurune inklusiboa bermatzeko eta bi udalerrien arteko lotura errazteko.
3. Lehiakortasuna eta digitalizazioa: Sektorearen digitalizazioa, MICE turismoaren sustapena (bilerak, pizgarriak, hitzaldiak eta erakusketak) eta eskualdeko kultura- eta natura-ondarearen balorizazioa landuko dira.
4. Komunikazioa eta sustapena: Online eta offline presentzia areagotuko da, Irun eta Hondarribia destino iraunkor eta erakargarri gisa kokatzeko, hainbat publiko objektibori zuzendutako kanpaina espezifikoekin.
Helburu estrategikoak
GABON TOPA...
Web honek helburu teknikoarekin baino ez ditu erabiltzen norberaren eta hirugarren erakundeen cookieak, erabiltzaileen nabigazioa ahalbidetzeko, ondorengo sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalik bildu edo laga gabe.
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera
Helburua: Bidasoako eskualdean garatutako ikastaro, tailer, dirulaguntza, zerbitzu eta baliabideei buruzko informazio-buletina kudeatzea.
Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera Helburua: Erakundearentzat interesgarriak diren eta sektore publikoari eta pribatuari lotuta dauden pertsonekiko komunikazioa kudeatzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com