Lehiatu Inbertsioa 2024 programa

Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak. Urterokoak edo, salbuespenez, hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera.

Lehiatu Inbertsioa programak hainbat laguntza lerro aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

2. Βasogintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

3. Αrrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

4. Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza hauek ezin izango zaizkio gehitu oinarri honen aurreko ataletan aipatutako ezeini.

5. Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan proiektuak egiteko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan sartzen ez badira. Proiektu hauek produktu hauek lortzeko inbertsioak jasoko dituzte: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak, ardoa izan ezik.

Epea: 2024/06/03 •   EHAA •  (INFO+)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS