Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugari­tzeko diru lagun­tzen oinarri arau­tzaileak eta 2023ko deialdia.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Garapeneko Departamentuak baso laguntzetarako deialdi bat egiten du urtero, Gipuzkoako mendien eginkizun ekonomiko, ekologiko eta sozialak mantentzeko eta garatzeko ekarpen iraunkorra egin ahal izatearren.  Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzaketa ere badute.

Aurtengo deialdiak helburu hauek bultzatu nahi ditu: baso sektorea jarduera ekonomiko bezala suspertzea, baso osasuna hobetzea, sektorea gaztetzea, baso sailen abandonoa ekiditea, kudeatutako basoak izatea eta baso ustialekuen gutxieneko dimentsioa gehitzea.

Laguntza-lerro nagusiak honakoak dira:

  • Baso kudeaketa iraunkorreko plan teknikoak idaztea
  • Basoak kontserbatzeko eta hobetzeko lanak (sasi-garbitzea, inaustea, bakantzea,…)
  • Baso-pistak eraikitzea eta hobetzea
  • Basoberritzea
 

INFORMAZIO-LIBURUXKA   •  (INFO+)

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS