GazteTEK Semana Santa

Hondarribiko Udalak GAZTETEK tailer teknologikoen edizio berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten da.

Tailer horiek Aste Santuko eskola oporraldian egingo dira, eta 8 urtetik 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude: 8-10 urte bitartekoentzat eta 11-13 urte bitartekoentzat.  Programatutako tailerren helburua jarduera teknologiko dinamiko, sortzaile eta berritzaileen bidez haien buru-azkartasuna sustatzea da,. Tailer teknologikoen horien bidez haien asmamena sustatzen da eta sormen ekintza pizten da. Gaztetxoen ekintzailetza izpiritua piztu nahi da, eta bide batez, teknologia berrietara hurbilarazi hainbat gai dituzten lantegien bidez: programazioa, bideo-jokoen diseinua eta sorkuntza, robotika, eta 3D inprimaketa. . Proposatutako jarduera guztiak praktikoak dira, eta erabiliko diren tresnak errazak eta intuitiboak direnez, sormen gaitasunak sustatzen lagunduko dute.

8 urtetik 10 urte bitarteko parte-hartzaileak

1) GORA AIREA  (apirilaren 3tik 5era)

Taldean lan egingo da jarduera hauek garatzen:  Hainbat robot eta mekanismo diseinatzea, muntatzea eta programatzea. Proiektu guztien izendatzaile komuna honako hauek erabiltzea da: pneumatika, eragingailuak eta aire-haizea kaleko haizagailuaren bidez, propultsio-bitarteko gisa.

2) ERAIKIN ADIMENDUNA –  (aprilaren 11tik 14ra)

Tailer honetako lana taldean egingo da, eta talde bakoitzak eraikinaren edo dorre adimentsu eta bioklimatikoaren solairu bat jarriko du. Lego Technic, Makeblock eta VEX Robótics piezak erabiliko dira.

11 urtetik 13 urte bitarteko parte-hartzaileak

1) NEGUTEGI AUTOMATIKOA eta LORATEGI BOTANIKOA  – (apirilaren 3tik 5era)

Tailer honetan, eta CyberPi Go Kit mikroordenagailua erabiliz, lorategi botaniko bat eta barruko negutegi bat diseinatuko ditugu, landareen hazkundea eta baliabide naturalen aurrezpena optimizatuko dituzten sentsore, programa eta eragingailu mota guztiak barne hartuko dituena.

2) BELA-SKATEA eta SKATE-PISTA – (apirilaren 11tik 14ra)

Tailer honetan haizeak bultzatutako bela patin bat diseinatu, muntatu eta programatuko da, eta aginte bat eraiki eta programatuko da, Bluetooth bidez patinarekin komunikatuko dena. Haize nahikorik ez badago, motorrek, erreduktoreek eta engranajeek bultzatutako trakzio-sistema bat asmatu eta programatuko da.

Informazio orokorra

Plaza kopurua: 10 partehartzaile talde bakoitzeko

Non: ITXAS ETXEA – Matxin Arzu, 1.

Ordutegia: 9:30 – 13:30

Tailerrak doakoak izango dira

*Plaza baino eskaera gehiago izanez gero, zozketa egingo da.

 

Izen-emateak

martxoaren 1etik  12 arte (Hondarribian erroldatutakoei zuzendua)

(ONLINE): www.hondarribia.eus/eu/gaztetek

Gazteen Zerbitzua:

Javier Ugarte 6, telf.: 943644752

Astelehenetik Ostiralera: 16:30 – 19:30 – Larunbatean: 10:00 – 13:00

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS