Hackathona FICOBAra itzultzen da Pertsona Ekintzailearen Eguna ospatzeko eta Eskualdeko ikasleen artean ekintzailetza eta sormena sustatzeko

Hackathona FICOBAra itzultzen da Pertsona Ekintzailearen Eguna ospatzeko eta Eskualdeko ikasleen artean ekintzailetza eta sormena sustatzeko

  • Ekitaldiak LHko 250 ikasle baino gehiago biltzen ditu, jolas- eta hausnarketa-jardunaldi batean, ekintzailetzan trebetasunak eta ezagutzak garatzeko.

 

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Hackathonaren edizio berri bat antolatu dute FICOBAn. KREA Bidasoaren jardunaldiaren barruan antolatu ohi den ekitaldi hau gaur Pertsona Ekintzailearen Eguna elkarrekin ospatzeko antolatu dugu.

Hackathon Bidasoako LHko ikastetxeetan Espiritu Ekintzailea Sustatzeko Programaren parte da, eta eskualdeko LHko ikasleen artean ekintzailetza eta sormena sustatzea du helburu. Oraingoan ere, jardunaldia bi jardueratan banatuko da.

Jardunaldiaren lehen zatia LEGO SERIOUS PLAY metodologiarako izango da. Bertan, parte-hartzaile bakoitzak hiru dimentsioko ereduak eraikiko ditu, galdera eta erronka espezifikoei erantzuteko. Horiek hausnarketa pertsonala zein talde-lana eskatuko dute. Ikasleek sormena, komunikazioa eta lidergoa bezalako trebetasunak hobetzeko aukera izango dute.

Jardunaldiaren bigarren zatian EKITEKO SUZIRIA jarduera izango da hizpide. Parte-hartzaileek modu sortzailean eraikiko dute suziri bat osatzen duten zatietako bakoitza (aurrealdea, albokoak, atzealdea, punta eta motorrak), eta negozio-ideia baten funtsezko eremuekin identifikatuko dituzte. Horrela, beren negozio-ideia diseinatu eta jarduera ludiko honen bidez zutabeak eraiki ahal izango dituzte.

‘Ekitaldi honen helburua hausnarketarako espazio partekatu bat sortzea da, begiraden aniztasunari balioa emanez eta ekintzailetzaren alorreko trebetasunak eta ezagutzak hobetuz. Gainera, hemendik publikoki aitortu nahi dugu ikasleek eta irakasleek urte osoan zehar ekintzailetzaren inguruan egindako lana’ adierazi du Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak.

Gaurko jardunaldian eskualdeko LHko 4 ikastetxeek parte hartu dute eta, bidali dizkiguten datuen arabera, 251 ikaslek parte hartzea espero da. Erdi Mailako 2. mailakoak, “Moda eta Jantzigintz”a espezialitatekoak eta “Ile-apainketa eta Estetika” espezialitatekoak, eta goi mailako 1. mailakoak, gainerako zentroetan, honako espezialitateetan: “Garraioa eta Logistika”, “Laborategia”, “Web Aplikazioen Garapena”, “Nazioarteko Merkataritza”, “Elektronika”, “Elektrizitatea”, “Arotzeria”, “Mekanizazioa”, “Robotika” eta “Administrazioa eta Finantzak”.

Iñaki Lizaso Bidasoako LHIIko Berrikuntza arduradunak nabarmendu duenez, ‘honelako jardunaldiekin ekintzailetzari balioa ematen zaio eta ikasleak esparru profesionalean ekiteko erronkari aurre egitera animatzen dira’. Toñi García Mendibil Heziketa Zentroko zuzendariak gaineratu duenez, ‘horrelako ekimenak garrantzitsuak dira talde-lana sustatzeko eta beste sektore batzuetako pertsonekin elkarlanean proiektu desberdin eta berritzaileak sor ditzaketela ikasteko’.

Jone Iturzaeta Irungo La Salleko irakaslearen esanetan, ‘plazer handia da urtez urte Hackathonean parte hartzea eta ikasleek euren sormena lantzen eta komunikatzeko trebetasunak praktikan jartzen ikustea’. Bestalde, Josune Urrosolo Playaundi BHIko irakasleak azpimarratu duenez, ‘oso pozik gaude jarduera honen emaitzarekin, gure ikasleei aukera ematen baitie beste ikastetxe batzuetako ikasleekin taldean lan egiteko eta etorkizun profesionalerako oso garrantzitsuak diren trebetasunak garatzeko’.

Tags:
Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS