Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2023ko ekitaldirako deialdia

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek beren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko programaturiko prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako estrategia-ekintzak) garatzeko laguntza ekonomikoen 2023. urterako deialdiaren oinarriak ezartzea.

Enpresatzat jotzen da jarduera ekonomikoren bat egiten duen erakunde oro, haren izaera juridikoa eta finantzaketa-modua zeinahi direla ere.

Estrategia-ekintzak enpresaren proiektuari zuzenean lotuta daude, eta premien diagnostiko batean edo antzeko dokumentu batean aintzat hartuta egon daitezke, zeinetan aurkezturiko ekintzen eta horiek hartuko dituzten langileen lehentasuna adierazten baita.

EPEA: 2023/09/11  •   EHAA  • (INFO+)

Tags:
Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS