Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2023ko deialdia (INKER)

Deialdi honen xedea da 18.001 eta 700.000 euro bitarteko kostua (BEZik gabe) duten ekipamendu zientifikoak erosteko dirulaguntzak ematea 2024an.

Deialdi honen ondorioetarako, ekipamendu zientifikotzat hartzen da I+G+B jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoen (ekipoen) multzoa.

2.– Eskatutako ekipamenduaren kostuaren arabera (BEZik gabe), eskaera modalitate hauetakoren batean sartuko da:

– 1. modalitatea: ekipamendu txikia. 18.001 eta 250.000 euro arteko kostua duena (BEZik gabe).

– 2. modalitatea: ekipamendu ertaina. 250.001 eta 700.000 euro arteko kostua duena (BEZik gabe).

EPEA: hilabete 1 — EHAA(info+)

Tags:
Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS