Bidasoa-subvenciones-LANBIDE

Bidasoa activa convoca la presentación sobre ayudas de apoyo al emprendimiento para el próximo 23 de noviembre

Bidasoa bizirikek datorren azaroaren 23rako ekintzailetza bultzatzeko laguntzen berrien aurkezpenera deitzen du

  • LANBIDEKO  enpresa ekintza berriak martxan jartzeko diru-laguntza hauek zertan dantzan eta horiek jasotzeko zein baldintza bete behar diren azalduko da
  • Diru-laguntzak jaso ahal izateko azaroaren 23ko aurkezpenean parte hartzea ezinbestekoa izango da.

Irun eta Hondarribiko udalak, Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria sailaren bitartez, 10 laguntza ekonomiko izapidetzen ari dira enpresa-proiektuak abian jartzeko. Laguntza horiek LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren ekintzaileei laguntzeko programaren barruan daude.

Zehazki, 1.500 euro emango zaizkie enpresa-proiektu bat abian jartzen dutenei. Zenbateko hori % 15 handituko da sustatzailea emakumea bada, eta % 15 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu.

Laguntza hauetarako eskabidea aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa da tutoretza- eta aholkularitza-prozesu bat hastea Bidasoa biziriken eskutik. Beraz, eskabidea aurkeztu nahi dutenek nahitaez joan beharko dute azaroaren 23an egingo den laguntzen aurkezpenera.

Laguntzen deialdi honen helburua da enpresa-ideia bat sortzea, aztertzea eta egituratzea, gero bideragarritasun-plan batean zehaztu ahal izateko, prozesu horri laguntza eta tutoretza ematera bideratutako tokiko proiektuen esparruan. Era berean, edozein jarduera-adarretako negozio-ideia zehatza duten sustatzaileei laguntza eman nahi die, enpresa-jarduera hasteko beharrezkoak diren jarduerak egitea bultzatzen duten laguntza- eta aholkularitza-jardueren bidez.

Aurkezpena

Diru-laguntzak jasotzeko interesa duten pertsona guztiek azaroaren 23an, osteguna, eguerdiko 13:30etan Bidasoa bizirik-eko bulegoetan(Hendaia kalea, 8. Ducoureau Jauregia. Irun) egingo den aurkezpenean parte hartu beharko dute. Baldintza, eskakizun edo prozeduraren inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko, www.bidasoa-activa.com/eu/ webgunean eta  www.ideiakbizirik.com blogan kontsultatu, 943 50 96 00 telefonora deitu edo ekintzailetza@bidasoa-activa.com helbidera posta elektroniko bat bidali dezakete.

Tags:
,
Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS