Tech Irun tailerrak 2023 Gabonak

Tech Irun Gabonak 2023

Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, Gabonetan tailer teknologikoen programa bat antolatzen du 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Horiek Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Irun Ekintzan Itunak sustatzen dituen ekintzen parte dira, Bidasoa bizirikeko lankidetzarekin.

Tailer bakoitzean 10 kideko bi talde osatuko dira: bat 8 eta 10 urte arteko neska-mutilekin (2015ean, 2014an eta 2013an jaiotakoak) eta beste bat 11 eta 13 urte artekoekin (2012an, 2011n eta 2010ean jaiotakoak).

 Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Udalean kontsultatuko da ofizioz parte-hartzaileen erroldatzea.

 Edukiak parte-hartzaileen adinaren arabera egokituko dira.

 

———————————————————————————

 ◊  ABENTURA ROBOTIKOA ETA LABIRINTO MAGIKOA

2023ko abenduak 26, 27, 28 eta 29

 8 urtetik 10era bitarteko umeentzat

(2015, 2014 eta 2013an jaioak)

 JARDUERAK:

Parte-hartzaileek CROWBOT BOLTekin lan egingo dute, SoC ESP32 mikrokontrolatzailearen bidez kontrolatutako robota, WiFi eta Bluetooth ahalmenak dituena. Desafioz betetako baso bat esploratzeko programatuko dituzte beren robotak. Jarduera horrekin programazioaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte

KODU Y MICRO:bit. Micro:bitekin parte hartzen dutenek elektronika nolakoa den deskubrituko dute, eta Kodu-rekin, berriz, erraz eta intuizioz diseinatu eta programatuko dituzte beren joko-munduak. Sormena eta teknologiarekiko interesa modu dibertigarri eta hezigarrian pizteko konbinazio perfektua. Ikusizko programazioaren bidez, parte-hartzaileek portaera espezifikoak esleitzen dizkiete pertsonaiei. Labirintoko proba zirraragarriekin amaituko da jarduera; han, beren sorkuntzak doitu eta hobetu ahal izango dituzte.

IZEN-EMATEAK

 ———————————————————————————

◊  MECANUM ROBOT CAR eta TINKERCAD

2023ko abenduak 26, 27, 28 eta 29

11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat

(2012, 2011 eta 2010ean jaioak)

JARDUERAK:

Mecanum robot car Mecanum gurpilak dituen ibilgailu robotikoa da. Gurpil-sistema berezia du, eta, horri esker, norabide guztietan mugi daiteke, arintasun harrigarrian. Parte-hartzaileak zirkuitu espazial desafiatzaile baten bidez lehiatuko dira. Programazio-trebetasunak eta arintasun robotikoa konbinatzen ditu jarduerak.

Tinkercad lineako 3D diseinuko plataforma bat da, eta hiru dimentsioko modelaketaren mundura dibertituz sartzeko aukera eskaintzen du. Parte-hartzaile bakoitzak Tinkercad erabiliko du Eguberrietako bola baten barruan herrixka bat diseinatu eta eraikitzeko, miniaturazko paisaian sakabanatutako etxetxo, arbolatxo eta opariekin.

IZEN-EMATEAK

———————————————————————————

◊   SMART HOME eta SUPER:BIT

2024ko urtarrilaren 2, 3 eta 4a

 8 urtetik 10era bitarteko umeentzat

(2015, 2014 eta 2013an jaioak)

JARDUERAK:

Smart Home-k hainbat modulu eskaintzen ditu, hala nola mugimendu-sentsoreak, tenperatura, hezetasuna eta eragingailuak (erreleak eta LED pantailak). Tresna horiekin, erabiltzaileek proiektuak aztertu eta gara ditzakete, etxeko gailuak programazioaren bidez automatizatu eta kontrolatzeko. Parte-hartzaileak domotikaren munduan murgiltzeko diseinatuta dago tailer hau.

Super:bit aliatu perfektua da inspiratu eta gaitasun teknologikoak sormenez garatzeko. Parte-hartzaileek esploratzaile programagarri txikiak diseinatu eta eraikiko dituzte “Ilargiko espedizio” bat egiteko. Jarduera horrek, elektronikaren eta programazioaren ulermen praktikoaz gain, talde-lana, arazoak konpontzea eta dibertimendu aktiboa sustatuko ditu, eta umeak, beren sorkuntza teknologikoaren bidez, espazio-esploratzaile bihurtzen dira.

 IZEN-EMATEAK

———————————————————————————

◊   ESTAZIO METEOROLOGIKOA eta MAKECODE ARCADE

2024ko urtarrilaren 2, 3 eta 4an

 11 urtetik 13ra bitarteko umeentzat

(2012, 2011 eta 2010ean jaioak)

JARDUERAK:

Estazio metereologikoa: Tailer horretan, parte-hartzaileak meteorologiaren munduan murgilduko dira, eta, horretarako, Inova Didactics-en Airearen Kalitatearen Kita erabiliko dute. Beren estazio meteorologikoa eraikitzen ikasiko dute, ingurumen-zientziaren eta teknologiaren funtsezko kontzeptuak aztertuz.

Makecode arcade plataforma bat da bideo-jokoak sortzea esperientzia eskuragarri eta hezigarri bihurtzen duena. Parte-hartzaileei aukera ematen die programazioaren mundua esploratzeko, beren jokoak eraikiz eta aldatuz. Pertsonaiak diseinatuko dituzte, eta beren jokoaren portaera programatuko dute, proba bakoitza gainditu ahal izateko

IZEN-EMATEAK

 

———————————————————————–

Izena emateko modua eta epea:

www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, abenduaren 12ra arte.

Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna,

Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz. Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta zenbaki horretatik aurrera esleituko dira plazak, izen-ematearen hurrenkeran.

Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.


Informazio gehiagorako:

BIDASOA BIZIRIK. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentua

Tfno.: 943 50 96 00 (9.00etatik  14.00tara)

Tailerrak emango diren lekua: IRUNFACTORY  – Jose Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 Irun

Tailerren ordutegia: 9.30 – 13.30

 

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS