2023 kontrataziorako diru-laguntzak (Lanbide deialdia) eskatzeko prozeduraren oinarri arautzaileak_(IRUN)

2023 kontrataziorako diru-laguntzak (Lanbide deialdia) eskatzeko prozeduraren oinarri arautzaileak onartzen duen 1797/2023 ebazpena, abenduaren 19koa, Irungo Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren laburpena.

Irungo udalerrian dauden enpresei ohiko merkatuan langabe izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Irunen erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa erraztea.     
               

Onuradunak eta betekizunak.

Oinarri hauen xedeko laguntzaren onuradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:

Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du.                

Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin.

Enpresa batek ezingo du langile bera kontratatu aurreko deialdietan diruz lagundua izan bada.

 

EPEA: 2024/31/01 • GAO (INFO+)

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS