GazteTEK Semana Santa_2024

Hondarribiko Udalak GAZTETEK tailer teknologikoen edizio berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearekin lankidetzan egiten da.

Helburua

Gaztetek 2024 Aste Santua ikasteko formatu eta metodo berri batekin dator: Hezkuntza-esparruko profesionalak adierazten ari dira onuragarria dela adin desberdinetako ume eta gazteekin ikaskuntza taldeak sortzea. Elkartze horrek bidea ematen du gaiak sakonago ulertzeko, eta informazioaren antolaketa modu autonomoagoan kudeatzeko. Gainera, nagusiek eta txikiek elkarrekin lan egiteak autoestimua lortzen laguntzen du, eta erabakiak hartzeko gaitasuna errazten die.

Horrela, Gaztetek 2024 Aste Santuan, bi tailer bakarrik egongo dira, 8 eta 13 urte bitarteko 20 umeez osatutako 2 talderekin, eta guztiek proiektu berean lan egingo dute, beren adinari egokitutako zereginekin. Saio bakoitzaren amaieran, egun bakoitzeko helburuen amaierari ekiteko elkartuko dira, eta azken emaitza bat lortuko dute, parte-hartzaileek elkarrekin egindako lanaren bidez.

Programa honen xehetasunak hauek dira:

  • 2 tailer desberdin izango dira, 8 eta 13 urte bitartekoentzat.
  • Parte-hartzea doakoa da.
  • Pertsona bakoitzak tailer bakar batean har dezake parte.
  • Programa Hondarribian erroldatutako adingabeei zuzenduta dago.
  • Izena emateko hurrenkera errespetatuko da, betiere parekidetasuna lehenetsiz.
  • Parte hartzea berresteko mezu elektroniko bat bidaliko da, eta mezu horri nahitaez erantzun beharko zaio.
  • Bere parte-hartzea berresten ez duena zerrendatik kanpo geratuko da, eta bere plaza ordezkoen zerrendan daudenei eskainiko zaie.
  • Email bidez bidaliko da parte hartzeko baimena, adingabekoen arduradunek ikastaroaren lehen egunean sinatuta eraman beharko dutena. Inprimagailurik etxean izan ezean, tailerrak hasten diren lehen egunean eskuragarri izango dira.

1. tailerra: “Zaindu dezagun ingurumena” • 2024ko martxoaren 25, 26 eta 27

Erronka: Hondakinak biltzeko, birziklatzeko eta CO2a murrizteko teknologiak eta edateko ura hobeto aprobetxatzea.

Lehenik eta behin, objektuak eta substantziak birziklatzeko planta batean oinarritutako edukiak landuko dira. Era berean, kutsadura murrizteko egin behar diren zereginak landuko dira.

8-10 urte bitarteko taldeak hondakinak biltzeko eta birziklatze-plantara eramateko makina-maketa batzuk sortuko ditu, eta birziklatze-adibide gisa, material birziklatua duen musika-tresna bat eraikiko du. Handienen taldearen helburua, kutsadura murriztea, aireak duen CO2 neurtu eta nola murriztu asmatzea, energia nola aurreztu lantzea, eta nekazaritzako uraren kontsumoa optimizatu aztertzea izango da.

Egun bakoitzaren amaieran, adin desberdinetako 4 partaideko taldeetan, erronkaren zati bakoitza nola konpondu duten azalduko dute, eta bideojoko bat prestatuko dute modu partekatuan, birziklatzea nola egin eta kutsadura nola murriztu zehaztuko duena.

2. tailerra: “Smart life, Smart home” • 2024ko apirilaren 2, 3, 4 eta 5

Erronka: Etxean eta hirian inguratzen gaituen teknologia ezagutzea

Zer gauza daramatzagu soinean Internetera konektaturik daudenak? Eta etxean, edozein gauza Internetera konektatu ahal izango bagenu? Eta gure hirian?

Proiektua hiriko auzo berri baten maketa sortzean datza, etxe inteligenteen diseinua duen auzoa.

Elektronikaren oinarriak ezagutuko ditugu, geure objektu konektatuak sortuz. Gure logelan LED argiztapen adimenduna izateko gailuek nola funtzionatzen duten, auto baten aparkaleku-sentsoreek nola funtzionatzen duten edo gure etxeko tenperatura eta airearen kalitatea nola jakin ikasiko dugu.

Taldeka lan eginez, maketa inteligente bat eraikiko dugu, eta gure egunerokotasuna inguratzen duten hainbat gailu sortu eta probatuko ditugu.

8-10 urte bitarteko taldeak diseinatuko du nola piztu argiztapena, nola jarri termostato bat etxeetako berokuntzarako eta nola funtzionatzen duten semaforo eta aparkaleku berriek.

Bestalde, 11tik 13ra bitartekoak etxe inteligentearen maketa muntatzeaz eta haren funtzionamendua automatizatzeaz arduratuko dira: euria egiten badu, leihoak itxi, atea mugikorrarekin ireki edo energia aurreztu, adibidez.

Egunaren amaieran, adin ezberdinetako 4 partaideko taldetan, maketa osatu eta etorkizuneko hiria irudikatuko duen istorio animatua prestatuko dute.

 

Lekua

KULTUR-ETXEA – 1º Solairua

 

Izen-emateak

Martxoaren 10era arte

  • Tailer bakoitzak 20 leku dituIzen-ematearen ordena mantenduko da.
  • Online izen-ematea
  • Aurrez aurrekoa Gazteen Zerbitzuan Javier Ugarte 6
  • Lekua lortu dutenei emailez jakinaraziko zaie.
  • Besteei ere, email bat bidaliko zaie kanpoan geratu direla adieraziz.

 

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS