2024. Bidasoan ekiteko bekak_1. Deialdia

Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programaren edizio berri bat  jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa berri honekin, ekiteko motibazioak sendotu eta ekimen ekintzaile berritzaileak lagundu nahi dira, negozio-ideia definitzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza soziala garatzeko prozesuan.

Zer da?

Beka-programa bat da, eta hileko zenbateko ekonomikoaz gainera, Bidasoa bizirikeko coworking gunean postu bat ere ematen da kosturik gabe, wifi sarera libre sartzeko eta bilera-aretoa erabiltzeko aukerarekin eta, halaber, laguntza teknikoa jasotzeko eta ekintzailetzaren ekosisteman sartzeko aukerarekin.

Zer onura dakartza?

  • Emandako bekaren zenbateko ekonomikoa.
  • Toki bat dohainik erabiltzea ingurune kolaboratibo eta berritzaile ireki batean lan egiteko, teknologia berriekin ekipatutako bilera-aretoak, prestakuntza-aretoak eta abar ere erabiltzeko aukerarekin.
  • Ekintzailetzan eta enpresak sortzen eta administrazio-zerbitzuan espezialistak diren teknikarien laguntza iraunkorra jasotzeko aukera.
  • Ekintzailetzako ekosisteman sartzeko aukera.

Baldintzak

  • Adinez nagusia izan behar da.
  • Irunen/Hondarribian erroldatuta egotea.
  • Konpromisoa hartzea Irunen edo Hondarribian enpresa bat sortzeko ekimen bat garatzeko.
  • EJZn alta emanda ez egotea. 

 Bekaren zenbatekoa eta iraunaldia

  • Zenbateko maximoa pertsona onuradun bakoitzeko: 2.500 euro.
  • Zenbateko maximoa hilean: 400

 Norentzat da?

  • Ekiteko nahia duten, negozio bat abian jartzeko ekimen berritzaile bat esploratu nahi duten pertsonentzat.

Hautatze-prozesua

  • Aurreproiektua/Proiektua
  • Ekintzailetza-konpromisoaren dokumentua:  Lan-programaren proposamena (eskatutako tutoretza, jarduerak, helburuak eta aurreikusitako egutegia)
  • Norgehiagoka (balorazio-mahaia)

 

Eskaera-epea

2024ko Otsaila – Apirila

Kontaktua

Ekintzailetza eta Jarduera Berria Saila

T. 943 50 96 00 / 943 50 95 84

Ekintzailetza@bidasoa-activa.com

Hendaia kalea, 8.

20301 Irun • Gipuzkoa

Ikusi Google Maps-en

Informazio gehiago:

Programa.pdf

Eskaera

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS