IRUNEN MERKATARITZAKO LOKALAK BIRGAITZEKO LAGUNTZAK

irun logo bilaketarekin bat datozen irudiakAurkezteko epea: 2015/10/31

XEDEA

Oinarri hauen xedea da jarduera ekonomikoa eta komertziala bultzatuko duten diru-laguntzak ematea arautzea, hiriko ehuna biziberritzea, enpresa berriak sortzea eta Irungo udalerrian hutsik dauden lokaletan kokatuko diren komertzio berriak irekitzea.

ONURADUNEN BETEKIZUN BEREZIAK

Laguntza hauen onuradunak izan ahal dira pertsona fisiko edo juridikoak eta ondasunen erkidegoak, zeinak ezarri berria den jarduera ekonomiko baten eta/edo ireki berria den establezimendu berri baten titularrak direnak; jarduera bide publikotik sarrera zuzena duen local batean gauzatuko da eta haien kargura egingo dira obrak, instalazioak eta, oro har, birgaitzeko jarduketak; hain zuzen pertsona horiek titularrak diren jarduera ekonomikoaren lokalean.

Ondorio horietarako, k-Biziak Proiektuaren Oinarrietan definitutako eremuetatik abiatuz – oinarri horien bidez arautzen da Irungo “Hiriko Enpresa zentroan”instalatzeko laguntzak emateko prozedura (2015eko maiatzaren 29ko 100 zenbakiko GAO)-, hainbat eremu bereizten dira, establezimenduaren kokapenaren arabera (ikus oinarri hauekin arautzen den deialdiaren eranskina):

– Urdanibia plaza – Alde zaharra ingurua

– Aipatutako deialdian azaltzen diren gainerako inguruak

– Hiriko gainerakoa.

Espresuki baztertzen dira laguntza hauetatik Administrazio Publikoei zuzendutako laguntzak, baita haien mendean egon litekeen edozein erakunde autonomo, enpresa eta sozietate, maila nazionalean edo nazioarteko m,ailan ezarpen handia duten enpresak edo haien eskumendeko entitateak eta finantza erakundeak.

Era berean, baztertzen dira udalerriaren barruan jarduera bat lekualdatzea izan litezkeen jarduerak, eta salbuespena izango litzateke Bidasoa bizirikeko enpresa zentroan jarduera burutzen duten enpresen kasua.

 INFO +

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS