k-Biziak – Alokairua proiektuaren diru-laguntzen oinarri arautzaileak

Merkatari­tza jarduera poliki-poliki hirigunearen inguruneko ardatz berrietara mugi­tzen joan da, azken urteotan, eta ondorioz, hiriko beste tokietan merkatari­tza eta zerbi­tzu eskain­tza gutxi­tzen joan da. Horrelako egoerak gehiago nabari­tzen dira hirigunetik urrun dauden auzoetan.
Horregatik, merkatari­tza giroa onera etortzeko eta ingurune horiek berriz dinamiza­tzeko helburuari begira indar komer­tziala galdu duten guneetan merkatari­tza eta zerbi­tzu establezimendu berriak koka daitezen lagunduz, eta Irungo hainbat auzotan hurbiltasun-merkatari­tza dei­tzen dena bul­tza­tzeko xedearekin, birdefini­tzen da K-Biziak Proiektua, merkatari­tza jarduerak koka­tzeko lagun­tzak ematen dituena, orain proiektuan hiriko ardatz nagusietatik kanpo dauden hainbat gune ere sartuz.
1. Deialdiaren helburua.

Deialdi honen xedea da hiriko hainbat esparruetan lokalak aloka­tzeko diru-lagun­tzak emateko erregimena arau­tzea.
2. Onuradunak eta eskakizunak.

Lagun­tza hauen onuradunak izan ahal dira ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituzten per­tsona fisiko edo juridikoak eta ondasunen erkidegoak:

A. Ezarri berria den jarduera ekonomiko baten titularra izatea.

B. Jarduera ekonomiko horren ezarpenak ireki­tze berri bat ekarri behar du establezimenduan, hau da, ez da bertan lehen gauza­tzen zen aktibitatearen jarraipena (par­tziala edo osoa) izango. Salbuespenez, aktibitatearen jarraipena onargarria izango da aurreko jabeak erretretagatik edo ezintasunagatik (osoa nahiz erabatekoa) jarduera uzten badu.

C. Establezimendua ireki­tzeko, ez dadila lekuz aldatu udalerriko beste lekuren batean jadanik finkatutako jarduera bat.
Baldin­tza hau lagun­tza hauek jaso­tzen diren bitartean bete beharko da. Hala egingo ez balitz, lagun­tza automatikoki kenduko litza­teke.

Ez da toki-aldaketa­tzat hartuko aktibitatea Bidasoa biziriken Enpresa Mintegian edo bide publikotik sarrera zuzena ez duen etxe­bizi­tza batean gauza­tzen duten establezimenduen irekiera.
D. Bide publikotik sarrera zuzena duen eta zeinean jarduera ekonomikoa gauzatuko den lokal batean gaineko errentamendu kontratu baten titularrak izatea.

E. Eskaera egiteko momentuan, jarduera hasi denetik sei hilabete baino gehiago igaro ez izana. Epea konta­tzen hasteko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman zeneko data hartuko da kontuan. Data hau diru-lagun­tza­ren xede den helbidearena izango da.

F. «Aktibitatearen aurretiko komunikazioa» edo, hala dagokionean, «Aktibitate lizen­tzia» Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute.

G. Enpresak bere sarrera nagusia edota aurrealdea deialdian jasotako kaleetakoren batean izan beharko du:

H. Lokalaren alokairu-kostuak (BEZ gabe) ez dezala gainditu deialdian ezarritako metro karratuko prezioa.

I. Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio-Planak aldeko txos­tena jaso beharko du Bidasoa biziriken aldetik. Bideragarritasun planean argi adieraziko da negozioarekin jarrai­tzeko borondatea dagoela.

J. Per­tsona bera ezin da aldi berean izan lokalaren jabe- erren­ta­tzaile eta susta­tzaile-errentari, ezta sozietate erako partaide­tza­ren bitartez ere.

K. Onuradunak ez du ahaidetasun-loturarik izan behar, ez lokalaren jabearekin, ez haren ezkontidearekin, ondorengoekin eta jabearekin bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkon­tza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.

3. Lagun­tza emateko prozedura.

Diru-lagun­tzak emango dira lehia prozeduraz eta banakako ebaluazioaz.

4. Emate irizpideak.

Aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioesteko, Balioespen Batzor­dea eratuko da. Dagokion deialdiak zehaztuko du bere osaketa.

Aurkeztutako proiektuek ­gutxienez 50 puntu lortu behar dituzte Balorazio Batzor­dean ondoko irizpideen arabera:
a. Jarduera deialdian lehentasunezko eremu bezala zehaztutakoetara egoki­tzea. Gehienez 30 puntu.
b. Jarduketa-inguruneko mix komer­tziala hobe­tzeko egindako ekarpena. Gehienez 30 puntu.

c. Ingurunearen garapenari egindako ekarpena. Gehienez 20 puntu.

d. Inber­tsioaren izaera berri­tzailea. Gehienez 10 puntu.

e. Enplegua sor­tzea. Gehienez 10 puntu.

5. Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Jarduera gauza­tzen den lokalaren errentaren lehendabiziko hogeita lau hilabeteak ordain­tzen lagun­tzeko izango da diru-lagun­tza; inola ere ez da diruz lagunduko Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan (JEZ) alta eman aurretik egindako inolako gasturik. Diru-lagun­tza honela emango da:

— Lehengo 12 hilabeteetan, alokairu kostuaren % 50a (BEZ kanpo), deialdian ezarritako mugen barruan.
— Hurrengo 12 hilabeteetan, alokairu kostuaren % 25a (BEZ kanpo), deialdian ezarritako mugen barruan.
6. Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena.

Lagun­tza emateko prozeduraren instrukzioa Hiri bul­tzada, Ekonomia eta Ogasuneko Bulegoko teknikoari dagokio. Emateko prozeduraren ebazpena Alkate-lehendakariari dagokio, Balorazio Batzor­dearen txos­tenaren ondoren.
7. Esku-har­tze­aren justifikazioa.

Lehenengo hamabi hilabeteetako azkenari dagokiona jaso eta hurrengo hilabetearen barruan, eta hurrengo hamabi hilabeteetako azkenari dagokiona jaso eta hurrengo hilabetearen barruan, onuraduna behartuta dago Udalaren aurrean ondoren zehazten diren egiaztagiriak aurkeztera:

A. Azken urteko alokairuaren ordain-agiriak.

B. Indarrean dagoen kontratuaren originala eta kopia, eskaerarekin batera aurkeztutakoak aldaketa izan badu.

C. Berariazko adierazpena, proiektu bererako enpresak bestelako lagun­tza eskatu edo/eta jaso izanari buruz. Baiezko kasuan, jasotako zenbatekoak eta haien jatorria zehaztu beharko da, eredu normalizatuaren arabera.

D. Berariazko eran­tzukizunpeko adierazpena, eredu normalizatuaren arabera diru-lagun­tza jaso dezakeela adierazten duena eta datuak kon­tsulta­tzeko baimena ematen duena.

Egiaztapen hauek ofizioz egiteko baimena ematen ez bazaio Irungo Udalari, inprimaki honekin batera Zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­koak egunean dituela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

Zergei dagozkien datuen erabilerak eta lagapenak Izaera Per­tso­naleko datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako mugak bete beharra dauzkate.

Lagun­tza­ren bigarren urteko ordainketak egiten hasteko justifikazio hori aurkeztu beharra dago.

Dokumentazio hori ere lagun­tza­ren ondorengo hamabi hilabeteak amai­tzen direnean aurkeztu beharko da.

8. Ordainketak eta bermeak.

Diru-lagun­tza­ren ordainketa, justifika­tzen ez den bitartean konturako ordainketa­tzat joko dena, zuzenean egingo zaio errenta­tzaileari, eskaera-orrian adierazitako banku-kontuaren zenbakian; banku-kontu hori eta –hala dagokionean– errentamendu-kontratuan adierazitakoa bat bera izango dira ezinbestean.

Diru-lagun­tza­ren helburua kontuan izanda –horretarako aurretik onuradunaren­tzako ordainketa beharrak dakarren errentamendu-kontratu bat egon behar du–, ez da berme-neurririk ezar­tzen.

9. Bateragarritasuna.

Diru lagun­tza hau erakunde eta entitateek emandako beste edozein lagun­tza­rekin batera eman ahal izango da, betiere, lagun­tzen kopuru osoak alokairu-kostuaren % 100 gaindi­tzen ez duen bitartean.

10. Enpresa-onuradunen betebeharrak.

Enpresa onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a. Deialdiaren helburua bete­tzea.

b. EJZn alta emateko eskatu zenetik, jarduera ­gutxienez sei hilabetez fun­tzionamenduan izatea, kausa justifikatua denean izan ezik. Jarduera etenez gero, onuradunak hiru hilabeteko epean frogatu beharko du badagoela horretarako arrazoirik, eta EJZn baja eman duela ere bai. Justifikazioa aztertu ondoren, Udalak bidezkoa dena erabakiko du. Jarduera justifikaziorik gabe etenez gero epe hori baino lehen, onuraduna behartuta egongo da deialdi honen kargura jasotako kopuruak itzul­tzera.

c. Establezimenduaren aurrealdean K-Biziak Proiektua – «Hiriko Enpresa-Gunea»ren logotipoa jar­tzea.

d. Irungo Udalak egingo dituen egiaztapenei men egitea; horretarako, eska­tzen zaion informazio eta dokumentazio guztia udalaren eskura jarri beharko du.
e. Irungo Udalak kudeaketa plana prestatuz gero, haren barruan emandako jarraibideak segi­tzea. Kudeaketa plan hori egiaztapen prozesuan hutsu­neak agertuz gero egingo da.
f. Lagun­tza hauen helburu bera finan­tza­tzeko lortutako beste lagun­tza, sarrera edo baliabideen berri ematea Irungo Udalari. Jakinarazpen hori jakin bezain laster egingo da.

g. Behar bezala ikuskatutako kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako dokumentuak izatea, onuradunari aplika dakiokeen legediak eskatutakoaren arabera. Hau dena, egiazta­tzeko eta kontrola­tzeko lanak behar bezala egiteko helburuarekin.

h. Diru-lagun­tza emateko orduan kontuan hartutako baldin­tza­ren baten egoera aldatuz gero, Irungo Udalari horren berri ematea.

11. Oinarriak ez bete­tzea.

Onuradunak oinarri hauetan ezarritako edozein baldin­tza bete­tzen ez badu, lagun­tza lor­tzeko eskubidea galduko du, jasotako lagun­tzak ­itzuli beharko ditu eta berandu­tzako interesa eskatuko zaio. Berandu­tza interesa lagun­tza­ren bidegabeko lehen ordainketa egin zen unetik aurrera kalkulatuko da.
Diru-lagun­tza justifika­tzeko epea amai­tzen denetik hura justifikatu gabe hiru hilabete igaro baldin badira, Udalak ordaindutako zenbatekoak itzul­tzeko prozedurari ekingo dio, eta, horretaz gain, bidezkoak diren zigorrak jar ­ditzake.

12. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapen gaietan azaroaren 7ko Diru-lagun­tze­tako 38/2003 Lege Orokorra aplikatuko da.
13. Publizitatea.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzei buruzko 38/2003 Legearen 18. eta 20. artikuluek xeda­tzen dutena bete­tzeko, Udalak Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalari jakinaraziko dio ondoko informazioa:

— diru-lagun­tza­ren oinarri arau­tzaileak,

— deialdia,

— programa eta zer aurrekontu-kredituren konturakoa den, eta

— diru-lagun­tza­ren helburua.

Era berean, deialdia eba­tzi ondoren, Udalak Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalari jakinaraziko dio ondoko informazioa:

— onuradunen zerrenda,

— emandako eta onuradunak benetan jasotako diru-lagun­tzen zenbatekoa, eta

— hala badagokio, itzul­tzeko eta/edo ezarritako zigorren ebazpenak.

14. Oinarrien eta deialdiaren interpretazioa.

Oinarri hauen eta deialdi hauen interpretazioaz sor litekeen edozein zalan­tza Alkate­tza­ren Ebazpenaren bidez eba­tziko da, Balorazio Batzor­deak txos­tena eman ondoren.

logo irun bilaketarekin bat datozen irudiak

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS