Health 2.0 Basque tokiko kapitulua komunitate bat da, zeinaren bidez elkarrekin bildu nahi baitira osasunaren esparruko teknologia digitalekin lotutako enpresak eta eragile publiko zein pribatuak. Init Health enpresako Juan Carlos Santamaría eta Gonzalo Lópezek eta familiako mediku Blanca Usozek bultzatutako gune hori urtarrilaren amaieran aurkeztu zen, aldizkako topaketak antolatzeko eta topaketa horien bidez ezagutza-trukerako sare bat sortzeko.

programas ayuda innovacionIrungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, SPRI taldearekin batera, doako jardunaldia antolatu dute, eskualdeko enpresei zuzenduta. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Departamentuaren eta SPRI taldearen -Enpresa Garapeneko Euskal Agentzia- 2017ko laguntza programak ezagutzera ematea da jardunaldiaren helburua. Apirilaren 25ean izango da, 9:30etatik 11:00etara Irungo Ficoban.

Dreamer-ek, elikadura-zale amorratuak diren ekintzaileek, parte hartuko dute lehen gurpildun hackatoian. Imagine Creativity Center eta Basque Culinary Center zentroek garatuko dute FoodTech arloan espezializatutako ekimen hori.   Ekimen horren bidez bidaia bat egingo da, Bartzelona eta Donostia lotuko dituena. Dozena bat foodtech ekintzailek –Dreamer- karabanaz bidaiatuko dute, elikaduraren arlo desberdinetan espezializatutako hogeita hamar ekintzailek lagundurik, eta produktu, zerbitzu edo konponbideak diseinatuko dituzte, sektorearen erronka batzuei erantzuteko.

Pertsona onuradunek bete beharreko baldintzak.

1.– Diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo legez osatutako nekazarien taldeek, baldin eta honako baldintza orokor hauek betetzen badituzte, betiere:

a) Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea, eta egoitza fiskala EAEn izatea. Halaber, dagozkien erregistro ofizialean inskribatuta egon behar dute lursailek.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea, bai eta diru-laguntzen itzulketak ere.

Lagun­tza hauek jaso ahal izango dituzte, Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten eta berriki sortuak diren kulturaren alorreko irabazi asmorik gabeko elkarteek, baldin eta zuzenean gara­tzen badituzte lurraldeko kulturaren edozein...

Oinarri hauen xedea da bi ekin­tzaile­tza motatako enpresa-ekimenak abian jar­tzeko hasierako gastuei aurre egiteko diru-lagun­tzak emateko modua arau­tzea.
  1. ildoa, e-Gaztea: 30 urtetik beherakoek abian jarritako ekin­tzaile­tzako enpresa-ekimenetarako.
  2. ildoa, e-Berri­tzailea: ekin­tzaile­tza berri­tzaileko enpresa-ekimenetarako.
Diru-lagun­tza horiek kontraprestaziorik gabe emango dira, Diru-lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Nagusiko 3.2 artikuluko bigarren paragrafoan eta harekin lotutakoetan ezarritakoaren ondorioetarako. 2. Onuradunak. Betekizunak. Diru-lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan xeda­tzen diren betekizun orokorrez gain, jomuga duen diru-lagun­tza lerroaren arabera onuradunak betekizun hauek ere bete beharko ditu:

Merkatari­tzako establezimendu berriak sor­tzea eta ireki­tzea elementu gisa aurkezten da lehiakortasunaren eta sustapen ekonomikoaren estrategian hiriko gunea eta gure ingurunearen gizarte kohesioa berri­tzeko. Enpresa berriak dira balio eran­tsi bat emateko xedearekin hasieratik kudea­tzeko eredu berriak aplika­tzeko apustua egin ahal dutenak, kontuan izanik eredu berri horiek egitura eta ehundura ekonomikoaren birsorkun­tza bat eragin dezaketela hirian. Irun 2020 Estrategia Planak tokiko ekonomia aktiba­tzeko asmo garbiko berrikun­tza ezar­tzen du zehar lerro gisa, negozio-aukera berriak bul­tza­tzeko xedearekin, aukera horien azken helburua lanpostu berriak sor­tzea izanik. Planak duen estrategia-ildo nagusienetako bat gisa «Irunek merkatari­tzako eta zerbi­tzu hiri gisa duen nortasun bikoi­tza bul­tza­tzea eta berri­tzea» jaso­tzen da. Ildo horretatik, 2013an landu zen PERCO Irungo Merkatari­tza Biziberri­tzeko Planean isla­tzen da kalean bertan kokatutako negozioen arteko kooperazioa baita negozio horiek per­tso­nekin duten garran­tzia ere hiriaren kokapena bila­tze­koan, eta aldi berean Udalaren ekimen pribatuak duen rol bidera­tzailea, kalea biziagoa izan dadin. Oinarri hauetako lagun­tzen xedea da jarduera bideragarri berriak erakar­tzea, baita bertan bidera­tzen diren merkatari­tza lokal eta jarduera guztiek eragin positiboa izan dezaten hiriko merkatari­tzako hiriko ingurune bat lor­tzeko, balio eran­tsia eragiten duena komer­tzioen­tzat, bezeroen­tzat, bisitarien­tzat eta egoiliarren­tzat. Horregatik, higiezinetako behe solairuetan egiten den edo egin litekeen jarduerak kanpora ematen duen irudiaren garran­tzia ain­tzat hartuz, bidezkoa da gaur egun erabil­tzen ez diren lokalak biziberri­tzeko, berrizta­tzeko hainbat neurri har­tzea, baita hobe­tzeko beharra duten jardueretarako eta dauden lokalak berri­tzeko ere.

Merkatari­tza jarduera poliki-poliki hirigunearen inguruneko ardatz berrietara mugi­tzen joan da, azken urteotan, eta ondorioz, hiriko beste tokietan merkatari­tza eta zerbi­tzu eskain­tza gutxi­tzen joan da. Horrelako egoerak gehiago nabari­tzen dira hirigunetik urrun dauden auzoetan. Horregatik, merkatari­tza giroa onera etortzeko eta ingurune horiek berriz dinamiza­tzeko helburuari begira indar komer­tziala galdu duten guneetan merkatari­tza eta zerbi­tzu establezimendu berriak koka daitezen lagunduz, eta Irungo hainbat auzotan hurbiltasun-merkatari­tza dei­tzen dena bul­tza­tzeko xedearekin, birdefini­tzen da K-Biziak Proiektua, merkatari­tza jarduerak koka­tzeko lagun­tzak ematen dituena, orain proiektuan hiriko ardatz nagusietatik kanpo dauden hainbat gune ere sartuz.

Negozio ideia bat duzu? eta Euskadiko landa ingurune batean garatu nahi duzu?   Bada,  ekainaren 30ean eta uztailaren7an, osteguna, aukera duzu ideia hori partekatzeko eta bolumena emateko, eta zuk bezala proiektu bat...

Xedea. Agindu honen xedea da gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanean diharduten pertsona fisikoek edo juridiko pribatuek 2017an burutuko dituzten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak arautu eta dei egitea (Euskalgintza deialdia). Epe-barrutia. Laguntza deialdi...

Follow by Email
RSS