• Bidasoa bizirikek “Basques à Bordeux” azoka turistikoan parte hartu zuen eta Sevatur-en egongo da
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, azoka turistiko ezberdinetan parte hartzen ari dira gure inguruneko aberastasun kultural, arkitektoniko, gastronomiko eta naturala erakusteko. Sevatur Hurrengo hitzordua martxoaren 29,30 eta 31ean Ficoban izango da, Sevatur izeneko turismo azokan. Kasu honetan, Bidasoa bizirikek stand propioa izango du eta Gipuzkoako Euskal Kostaldeko stand-ean izango da ere. Bertan, Irun eta Hondarribiaren promozio turistikoa egingo da, horretarako, sektore nautikoa, esperientzia gastronomiko, jatetxeen eskaintza eta Euskadi Gastronomika Elkarteren barnean dauden establezimenduen pintxoen zerrendaren berri emateko euskarri ezberdinak erabiliko dira. Era berean, Dies Oiassonis, Irunen udan egin ahalko diren planen inguruko informazioa eta Hondarribian egingo diren bisita gidatuen inguruko informazioa emango da ere. Gainera, Irun Berdea izeneko aplikazioa erakutsiko da, Irungo ingurune naturala promozionatzeko helburua duen aplikazioa ezagutzera emateko.

Hondarribiko Udalak Aste Santuko oporretarako dohainik diren GAZTETEK tailer teknologikoen laugarren edizioa antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Planaren baita antolatu da Bidasoa biziriken laguntzarekin. Aste Santuko...

Ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen programa Epea: 2019/10/31 (edo kreditua agortua arte) ?  info + ...

Euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak Elkarteak. Epea: 2019-03-28 Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egiteko diru laguntzak Enpresak. Epea: 2019-04-16 Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak Erakundeak. Epea:  2019-03-28 Itzulpen praktikak...

Xedea Nekazariek kalitate-araubidean parte hartzeko laguntzen helburuak hauek dira: a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea. b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea. c) Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta leheneratzeko...

Bostehun pertsonek baino gehiagok Krea Bidasoaren hamaikagarren edizioan parte hartu dute. Irun eta Hondarribiko udalen ekimen bat da, Bidasoa biziriken bitartez, pertsona eta enpresa ekintzaile zein izaera  publiko eta pribatuei zuzendurik dagoena. Jardunaldia goizeko 9:00etan abiatu zen eta arratsaldeko 19:00ak aldera amaitu zen. Aurtengo irudia eta leloa maker mugimenduarekin lotura izan dute, hau da, era pertsonalean ahalmen industrialaren garapena bultzatzen duen mugimenduan, ohiko baliabideen aprobetxamenduaren bitartez eta gizarte osorako eskuragarri daudenak. Horregatik, aurtengo leloa “Hazlo tu mism@ - Egin zerorrek – Fais-le-toi-même” izan da, aurtengo irudia “KreaTU” izan da eta kartel, stand eta bestelako elementuen sorrerarako erabilitako materialak kartoia, itsasgarriak, guraizeak eta egunerokotasunean eskura izan ditzakegun bestelako baliabideak izan dira.

  • Mentoring programan parte hartzeko hitzarmena martxoaren 22an sinatu da
  • Sorkuntza berriko 10 enpresa aholkulari batekin elkartu dira haien negozioak sendotu eta hazten laguntzeko helburuarekin
Irun eta Hondarribiko udalak, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, gaur, 2019ko martxoaren 22an, Gaztenpresa Fundazioarekin kolaborazio, Laboral kutxako gizarte ekintza, hitzarmena sinatu dute Mentoring Programa garatzeko asmoarekin, sorkuntza berriko enpresa txikiei zuzendurik egongo dena. Mentoring Programan esperientzia ekintzailea duten enpresari eta profesionalek urte batez, boluntario moduan, 35 urtetik beherako gazte enpresariak laguntzen dituzte haien lehen enpresa-esperientzietan, haien negozioak (urte 1 edo 3 urte arteko bizitza duten negozioak) sendotu eta hazten laguntzeko helburuarekin.
Follow by Email
RSS