Euskadiko autonomo eta ETEetan telelana berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua. Ahal izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan enpresak@bidasoa-activa.com eta ekintzailetza@bidasoa-activa.com helbideetan. COVID-19 Osasun krisia ETEentzako informazioa Informaziora sarrera Pertsona autonomoentzako informazioa ...

1/2020 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 24koa, Covid-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri jakin batzuk onartzen dituena. Joan den urtarrilean Munduko Osasunaren Erakundeak deklaratu zuen Covid-19 gaitzak eragindako egoerak nazioarteko osasun publikoko larrialdia zekarrela. 2020ko martxoaren 11n, erakunde horrek nazioarteko pandemiatzat hartu zuen Covid-19 gaitzak sortutako osasun publikoko larrialdi egoera. 2020ko martxoaren 13an, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak erabaki zuen, Osasuneko sailburuak eskatuta, Euskadiko Herri Babeseko Plana edo Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea-Labi aktibatzea, Covid-19 gaitza zabaltzeak berekin dakarren osasun alertak eragindako egoera dela eta.

Eten egin da Lanbideren bulegoetako aurrez aurreko arreta, eta webgunea eta Nire Lanbidenet erabiltzea gomendatzen dugu, arretarako telefonoak saturatzea saihesteko. 1. Jarraitzen dugu atenditzen aurrez aurrekoak ez diren bideen bitartez: Web Lanbide Lanbideren zerbitzuen...

Lan Ministerioak argitaratutako ezohiko laguntzei buruzko informazioa, osasun-larrialdiko egoera dela eta. 11cuestiones sobre prestación extraordinaria para autonómos FAQ_ERTES_derivados_coronavirus_20200320 Guia_adicional-RDLEY-8-2020 Guia_Definitiva guias_ayuda ...

LANBIDEk hilaren 12an deitutako ezarpen- eta sendotze-laguntzen izapidetzeari dagokionez, jakinarazten dugu administrazio-epeak eten egin direla, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan adierazten den bezala....

diputacion foral gipuzkoa logo bilaketarekin bat datozen irudiakDiputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2020ko martxoaren 17an: «Covid-19 koronabirusaren bilakaerak sortutako egoera dela eta, osasun-alerta deklaratu da Euskadin; eta, ondorioz, bere administrazioaren funtzionamenduan eragina izango duten neurriak hartu behar ditu Foru Aldundiak. Horiek horrela, diputatu nagusiak proposatuta eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak ERABAKITZEN DU Lehenengo. Administrazio jardueraren jarraitutasuna. Foru Aldundiaren administrazio jarduerak, bitarteko elektronikoen bidez, erabat operatibo jarraituko du, hurrengo atalean epemugak eta epeak eteteari buruz aurreikusten dena alde batera utzi gabe. Bigarren. Administrazio epeak etetea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beraren foru erakunde autonomo diren Uliazpi Fundazioaren eta Kabiaren prozedurak izapidetzeko epemugak geldiarazten dira eta epeak eten egiten dira, 2020ko martxoaren 14tik aurrerako ondorioekin geldiarazi eta eten ere. Epeen zenbaketa agintari eskudunek zehazten duten unean hasiko da berriro.
Follow by Email
RSS