Euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntza-programa

Laguntzei buruzko aginduaren xedea da oinarriak ezartzea euskal txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, beren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta horiei laguntza ekonomikoa zuzenean emateko, COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko eta jarduera ahalik eta lasterren berriz abiaraztea ahalbidetzeko.

Izapideak telematikoak izango dira soilik erakunde eskatzaile guztientzat, eta eskabide bakarra aurkeztuko da merkataritza-establezimendu bakoitzeko, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/1112901

Aginduan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa merkataritza-establezimenduan 2021eko otsailaren 15ean alta emandako langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako honen arabera:
• 1 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 4.000 euro
• 10 langile edo gehiagoko establezimenduak: 4.500 euro

Programaren zenbateko osoa 15.800.000 eurokoa da, une zail hauetan ekipamendu pertsonalaren merkataritza-azpisektore osoari erantzuteko, bizi dugun pandemia-egoerak bereziki eragindako azpisektore gisa.

Hartzaileak:
1. Norberaren konturako langileak edo autonomoak,
2. ondasun-erkidegoak,
3. Sozietate zibilak,
4. Mikroak eta,
5. Euskal txikizkako merkataritzako enpresa txikiak

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko taldeen barruan sartzen direnak:
• EJSN 47.71: jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
• EJSN 47.72: oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan Merkataritza-establezimenduek egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute.

Baldintzak:
Pertsona eta erakunde eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte 2021eko otsailaren 15ean:
A. EAEn enpresa-jardueraren helbide soziala eta fiskala izatea, eta bertan egotea laguntzaren xede den merkataritza-establezimendua.
B. Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko taldeen barruko jardueretako batean aritzea: jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan (EJSN 47.71) eta oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan (EJSN 47.72).
C. Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea.
D. Erakunde eskatzaileak ekonomia-jardueren gaineko zergan benetan alta emanda egon beharko du.

Gainera, laguntza eman eta ordaindu bitartean:

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  1. “Kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzaren txostena” eta, langile autonomoaren kasuan, “Lan-bizitzaren txostena”.
  2. Hirugarrenaren alta edo datu-aldaketa, beharrezkoa izanez gero.
  3. Banku-titulartasunaren ziurtagiria, hirugarrenaren alta edo alta-datuak aldatuz gero eta ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila bada.

Sor daitezkeen kontsultei erantzuteko telefono-zenbaki bat argitaratuko da. Izapidetze-prozedura diseinatuta dago erraz eta arin bete ahal izateko eta eskaerak ahalik eta azkarren izapidetu ahal izateko. EHAO

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS