Irungo Udalaren Merkataritza eta Ostalaritza Bonuen kanpainaren laugarren edizioa

Aurrekoetan  martxan jarritako Merkataritza eta Ostalaritzako bonoak kanpainietako arrakasta ikusita, eta gure hiriko merkatari eta ostalariei laguntzen jarraitzeko asmoz, Irungo Udaletxeak, merkataritza eta ostalaritzarako 15.000 bono izango dituen beste edizio bat jarriko du martxan. Bono hauek, 2021eko Azaroaren 4ean hasi eta Abenduaren 5era arte trukatzeko aukera egongo da.

Aurrekoan bezala, bonoek ez dute formatu fisikorik izango, automatikoki 10 bono emango baitzaizkio ondorengo baldintzak betetzen dituen pertsona orori:

– Irunen erroldatuta egotea 2021eko Urriaren 19an.
– 16 urte baino gehiago izatea 2021eko Urriaren 19an.
– Irungo Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen zerga-betebeharrak egunean izatea.

Bonoak trukatzeko, establezimenduan bertan DNI zenbakia ematearekin nahikoa izango da. Bertan, zenbakia datu-basean sartuko dute, eta honek kontrolatu eta zenbatuko du bono guztien erabilera. 

Bono hauen helburua, bertako merkatari eta ostalaritzaren jarduera sustatzea eta ekonomikoki laguntzea da. Oraingo honetan, 15.000 bono egongo dira atxikitutako establezimendu guztientzat, merkataritza eta ostalaritza bereiztu gabe.

Hala ere, 10€ko bonoak trukatzeko gastu minimoa 20€koa izaten jarraituko du ostalaritzan eta 30€koa merkataritzan.

Establezimendu bakoitzak bezeroen artean banatzeko izango duen bono kopurua, atxikitzen diren establezimendu kopuruaren araberakoa izango da.

Zeintzuk dira bonoen baldintzak?

Bonoen erabileraren informazio guztia HEMEN ikusi dezakezu.

– Bonoak, atxikitutako establezimenduetan erabiltzeko aukera egongo da 2021eko Azaroaren 4tik, 2021eko Abenduaren 5era.
 Merkataritza-bono bakoitza trukatu ahal izateko, gutxieneko 30€-ko erosketa egin beharko da, atxikitutako dendetako batean. Irungo Udaletxeak 10€ ordainduko ditu, eta erosleak gainontzeko zenbatekoa ordaindu beharko du. 
 Ostalaritza-bono bakoitza trukatu ahal izateko, gutxieneko 20€-ko erosketa egin beharko da, atxikitutako ostalaritza lokaletako batean. Irungo Udaletxeak 10€ ordainduko ditu, eta erosleak gainontzeko zenbatekoa ordaindu beharko du. 

Bonoak erabiltzeko baldintza guztiak hemen kontsultatu ditzazkezu.

Nola erabiliko dira bonoak?

– Kanpainiara atxikitutako merkataritza eta ostalaritza establezimenduek, beren lokaletako sarrera/ate edo erakusleihoetan bereizgarri bat itsatsita izango dute.
– Pertsona batek bono bat erabili nahi duen bakoitzean, bere NAN-a erakutsi beharko du atxikitutako establezimenduan. Bertan, Irungo Udaletxeak emango dien web aplikazio baten bidez egiaztatu beharko dute kontsumitzaileak bonoak gastatzeko aukera duen, baita zenbat geratzen zaizkion ere.  
– Behin bonoa erregistratuta dagoenean, establezimenduak erabiltzaileari bonoei buruzko informazio eta baldintza guztiak dituen orri bat eman beharko dio, baita sinatu beharko duen egiaztagiri bat ere

Behin establezimendu batek esleituta dauzkan bono guztiak trukatu dituenean, aplikazioak berak ez dio bono gehiago trukatzeko aukerarik emango, eta atean jarrita daukan bereizgarria kendu beharko du. 

ESTABLEZIMENDUEN IZEN-EMATEA

Kanpainia hontara, ondorengo baldintzak betetzen dituen establezimendu orok atxikitzeko aukera izango du, 2021eko Azaroaren 4tik 2021eko Abenduaren 5era

– Irungo Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea (ofizioz egiaztatuko da).

– Merkataritzako bonoentzat, Irungo JEZ/IAE-n altan egotea ondorengoen batean (64,65,662)

– Ostalaritzako bonoentzat, Irungo JEZ/IAE-n altan egotea ostalaritza-jardueren 67. Taldean.

Irungo merkataritza eta ostalaritza lokal guztiek izango dute atxikitzeko aukera, 400m2 baino gehiagoko janari/edariak saltzen dituztenak, gasolindegiak, estankoak eta bai nazional ala internazionalak diren enpresa handien barruan sartuta dauden establezimenduak izan ezik. 

Atxikitzeko baldintza guztiak hemen ikus ditzazkezu. 

Zein da establezimienduak atxikitzeko prozesua?

Irunen izen emanda dagoen establezimendu bat baduzu, eta baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatu baduzu, hauek dira atxikitzeko jarraitu behar dituzun pausuak: 

Tramitea telematikoki egin beharko da SAC-eko web orriaren bitartez, horregatik, nahitaezkoa izango da ziurtagiri elektroniko bat izatea (Irun Txartela, Izenpe, B@kq...). Hauetakoren bat ez izatekotan, Irun Txartela (adibidez) daukan norbaiti eskatu diezaiokezu berea erabiliz laguntzeko, ziurtagiri elektroniko berdinaren bitartez establezimendu ezberdinak atxikitzeko aukera baitago.  

Dokumentu honetan, establezimendu bat atxikitzeko jarraitu beharreko prozesua aurkituko duzu pausoz-pauso: Ikusi hemen

Tramitea Irungo web orritik has dezakezu: www.irun.org

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS