Familiei zuzenduta laguntza eta Irungo merkataritzari zuzendutako babesa – 2022/2023 ikasturterako

BIZIKIDETZA UNITATEAREN BETEKIZUNAK

– Diru-laguntzaren hartzaile den adingabeak eta eskatzaileak Irungo helbide berean erroldatuta egon behar dute laguntza eskatzen den eguna baino lehenago.
– Adingabeak 2005etik 2016 arteko aldian jaiotakoa izango da, biak barne.
– Diru-laguntzaren hartzaile den adingabearen aitak, amak eta edo tutoreak eskatuko du.
– Derrigorrezko Hezkuntzako ikastaroetako batean (Lehen Hezkuntza eta DBH) matrikulatuta egongo da, EAEn edo beste Hezkuntza Sistema batean.


DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK

ESKOLA MATERIALA IRUNGO ESTABLEZIMENDUETAN EROSTEA 2022KO EKAINAREN 22TIK IRAILAREN 30RA:
*Idazteko materiala eta suntsigarriak:
– Idazteko tresnak, koadernoak, orriak, Marrazketa Teknikorako materiala, informatikako kontsumigarriak…
*Suntsigarria ez den materiala:
– Testu liburuak, koadernoak, sailkatzekoak, artxibatzekoak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, motxilak, testuliburuak (Testuliburuak eta Material Kurrikularraren Kudeaketa Solidariorako Programakoak eta digitalak barne), separadoreak,…
*Eskolako jarduerako beharrezkoak diren janzteko artikuluak:
– Eskolako uniformea, mantalak, betaurrekoak edo lentilla zuzentzaileak, gorputz-hezkuntzarako arropa eta oinetakoak…
*Eskulanetarako elementuak:
– Arte Hezkuntzarako, Hezkuntza Plastikorako eta Bisualerako, Teknologietarako edo Musikarako (argizariak, olio-pinturak, pinturak, pintzelak…) eskulan elementuak
Kanpo geratzen dira eskola-kuota, arropa eta oinetako orokorrak, eguzkitako betaurrekoak, kirol-diziplina bateko kirolmaterial espezifikoa, ekipo informatikoak, hardware.

 

EPEA: 2022/09/30 ♣ EAO(INFO +)

 

ayuntamiento irun bilaketarekin bat datozen irudiak

Tags:
Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS