Bidasoa bizirikek karbono-aztarna murrizteko proiektu pilotu bat martxan jarri du eskualdeko enpresa industrialetan

Bidasoa bizirikek karbono-aztarna murrizteko proiektu pilotu bat martxan jarri du eskualdeko enpresa industrialetan

  • Helburua Irun eta Hondarribiko ETEei Karbono Aztarna Korporatiboa kalkulatzen laguntzea da.
  • Teknimap, Energia y Medio Ambiente enpresaren lankidetzarekin gida bat garatu da.

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez, “Karbonoa kentzea, klima-aldaketa arintzea eta trantsizio ekologikoa sustatzea” proiektu pilotua egin dute, Irun eta Hondarribiko enpresa txiki eta ertainei Karbono Aztarna Korporatiboa kalkulatzen laguntzeko.

Azken urteotan, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei trantsizio ekologiko horretan laguntzeko beharra antzeman da, gure lurraldean klima-aldaketaren deskarbonizazioa eta arintzea sustatzeko. “Testuinguru horretan, Bidasoa bizirikek proiektu pilotu bat jarri du martxan Irungo bi industria-enpresarekin, karbono-aztarna kalkulatu eta murrizteko beharrezko tresnak eskaintzeko. Esperientzia pilotu honen helburua, ondoren beste enpresa batzuetara zabaldu ahal izango den lan metodologia bat garatzea da” adierazi du Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak.

Gainera, “Teknimap, Energia y Medio Ambiente aholkularitza-enpresa adituaren laguntzarekin, gida bat garatu da enpresei Karbono Aztarna Korporatiboaren kalkulua errazteko” gaineratu du Paezek.

Proba pilotu bat Irungo bi enpresekin

Proiektua Dinuy eta Plásticos de Lezo enpresetan gauzatu da. Azterketa sakona egin ondoren, eta Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioaren jarraibideei jarraituz, bi enpresen Karbono Aztarna Korporatiboa kalkulatu da, eta hura murrizteko urratsak eman dira. Horrela, Dinuy eta Plásticos de Lezo enpresek emaitzak argitaratu ahal izango dituzte, baita berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketa eta konpentsazioa ere.

Dinuyko Amaia Asurmendik adierazi duenez, “esperientzia oso positiboa izan da. Teknimap, Energia y Medio Ambiente bezalako kanpoko enpresa baten aholkularitza eduki ahal izateak gure emisioak zein diren hobeto identifikatzen lagundu digu. Gure kasuan, dagoeneko hasi gara gure karbono-aztarna hobetzen, azaroaren 1etik martxan dauden eguzki-plakekin, alegia.”

Eskualdeko ETEen karbono-aztarna murriztea

“Garapen Agentziatik ulertzen dugu proiektu honek enpresei lagunduko diela eta trantsizio ekologikorako bidea erraztuko duela”, azpimarratu du Maria Serranok, Bidasoa bizirikeko presidenteordeak. Halaber gaineratu du “Trantsizio ekologikorako urrats hau beharrezkoa da eskualdeko ETEen lehiakortasuna bermatzeko”.

Bidasoa biziriken programa berri bat prestatzen ari dira 2023an karbono-aztarna kalkulatzeko eta Irun eta Hondarribiko enpresei hori murrizteko tresnak eskaintzeko.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS