Zerbitzu pertsonalen sektorean ekitea gaur egun tratamendu ona edo saio eraginkorra eskaintzea baino askoz gehiago da: merkatuarekin konektatzea, bereiztea eta eboluzionatzea da kontua....
Arrakasta handia izan du “AA Kultura eta Sormenerako” jardunaldiak, Bidasoa bizirik-ek antolatutaBidasoa Gunean egindako jardunaldiak baieztatu du kultura- eta sormen-sektorearen interesa gero eta handiagoa dela Adimen Artifizialarekiko.Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez eta Basque District of Culture and Creativity (BDCC) erakundearekin elkarlanean, “AA Kultura eta Sormenerako – Eguneroko kudeaketa eraldatzeko tresnak” jardunaldia antolatu zuten maiatzaren 15ean Bidasoa Gunean. Topaketak eskualdeko kultura- eta sormen-sektoreko profesionalak bildu zituen, Adimen Artifiziala eguneroko lanean nola txerta daitekeen modu praktiko eta eraginkorrean aztertzeko.
Saioan, AAren hainbat aplikazio aurkeztu ziren, prozesuak optimizatzeko, sormenari denbora gehiago eskaintzeko eta benetako datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko aukera ematen dutenak, erakunde kulturaletan eraginkortasuna, iraunkortasuna eta berrikuntza sustatzeko helburuarekin.
“Jardunaldi honek izan duen harrera bikainak erakusten digu Bidasoako sormen-sektorea prest dagoela transformazio digitalerantz urrats sendoak emateko. Adimen Artifiziala ez da jada urruneko kontzeptu bat, baizik eta denon eskura dagoen tresna bat”, adierazi du Nuria Alzagak, Bidasoa bizirikeko presidenteak.
Eguneroko erabilerarako programa praktikoa
Jardunaldia Bidasoa bizirik eta BDCCren ongietorriarekin hasi zen. Ondoren, Leire Legarretak (We are Clickers) AAren rola kultur eta sormen-industrian aliatu gisa azaldu zuen bere hitzaldian. Horren atzetik, Teklak enpresaren kasu praktikoa, Irene Intxaustirekin, eta MediaAttack-ena, Diego Urruchirekin, aurkeztu ziren, teknologia hauek benetako testuinguruetan nola aplikatzen diren erakusteko.
Azken saio praktikoan, parte-hartzaileek AA tresnekin zuzenean esperimentatzeko aukera izan zuten, eguneroko kudeaketarako aplikagarriak diren tresnekin, ikaskuntza aktiboa eta konponbide berrien esplorazioa sustatuz.
"Bidasoa Zirkularra eta Jasangarria", "Bidasoa Digitala" eta "Enpresa Estrategia" ETE industrialen lehiakortasuna hobetzeko hiru proiektu berriak, Bidasoa bizirikek abiaraziak
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, eskualdeko industria sarea indartzeko funtsezko hiru ekimen jarri dituzte abian urtarrilean. Tokiko enpresen iraunkortasuna, digitalizazioa eta kudeaketa estrategikoa hobetzera bideratuta daude ekintza horiek, haien lehiakortasuna eta merkatuaren erronka berrietara egokitzeko gaitasuna indartzeko.
"Industria-sektorearen bilakaerak etengabeko laguntza behar du haren iraunkortasuna eta hazkundea bermatzeko. Bidasoa biziriketik, gure enpresekin batera lan egiten dugu, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest egon daitezen ", adierazi du Nuria Alzagak Bidasoa bizirikeko presidenteak.
Bidasoa Zirkularra eta Jasangarria
"Bidasoa Zirkularra eta Jasangarria" programak eskualdeko industria-enpresetan karbono-aztarna murriztea eta praktika jasangarriak sustatzea du helburu. Urtarrilaren 15etik aurrera, 15 enpresak parte hartzen dute ekimen honetan. Ekimen horren barruan sartzen dira emisioak neurtzea, hobekuntza-planak garatzea eta MITECOren HCC zigilua lortzea.
Proiektuan parte hartzen duten konpainiek hainbat sektore hartzen dituzte, metalezko egituren fabrikaziotik hasi eta osagai elektronikoen ekoizpeneraino:
Aldundiak Gipuzkoako lanbide-heziketako bederatzi ikastetxe saritu ditu ekonomia zirkularrarekin duten konpromisoagatik
"Ekonomia zirkularra modelatuz" erakusketak Gipuzkoako lanbide-heziketako ikastetxeen lagin bat jasotzen du. Sormenagatik eta jasangarritasunarekiko konpromisoagatik nabarmentzen da, material birziklatuak arte bihurtzen dituzten proiektuen bidez, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan.
Iturburua: 2024/11/22 - Ingurumena[caption id="attachment_30696" align="alignright" width="407"] EKONOMIA ZIRKULARRA_LH[/caption]
José Ignacio Asensio: “Hezkuntzan ekonomia zirkularra txertatzea funtsezkoa da baliabideak modu eraginkor eta arduratsuan kudeatuko dituen etorkizuna eraikitzeko. Ekimen horrek kontzientzia ekologikoa sustatzen du eta gure gazteei beren etorkizun profesionalerako funtsezkoak izango diren trebetasunak garatzeko aukera ematen die, jasangarritasunera gero eta gehiago bideratutako sektoreetan”.
Sormena eta jasangarritasunarekiko konpromisoa izan dira protagonista nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren “Ekonomia Zirkularra Modelatuz” ekimenaren seigarren edizioko sari-banaketan, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan. Edizio honetan, Gipuzkoako lanbide-heziketako bederatzi ikastetxe aintzatetsi dira ekonomia zirkularra sustatzen egindako lan nabarmenagatik, material birziklatuak dituzten eskultura berritzaileak sortuta.
Donostiako Okendo plazako 'GK Recycling' karpan egindako ekitaldian, José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak aintzatespena eman die ingurumen-hezkuntzarekin eta ikasleen artean praktika jasangarriak sustatzearekin aparteko konpromisoa erakutsi duten ikastetxeei. Hauek izan dira sarituak: Irungo Mendibil Prestakuntza Zentroa, Aretxabaleta Lanbide Eskola, Mutrikuko Kardala, Zarauzko Oteitza Lizeoa, Elgoibarko Meka Lanbide Eskola, Tolosako Peñascal, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa, Hernani Lanbide Heziketa eta Oñati BHI.
Ekitaldi honek balioa eman dio Gipuzkoako gazteen sormenari, eta ekonomia zirkularraren garrantzia azpimarratu du, garapen-eredu jasangarriago baterantz aldatzeko motor gisa. Beren eskulturen bidez, ikasleek birziklatutako materialak pieza artistiko bihurtu dituzte, eta erakutsi dute hondakinak baliabide eta produktu berri bihur daitezkeela.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Turismoa Kudeatzeko Plana eguneratu dute 2024-2030 aldirako, Helmuga Turistiko Adimendunaren ereduarekiko konpromisoa indartuz. Ekimen honek 2020-2025 Turismoa Dinamizatzeko Planarekin hasitako plangintzan sakontzen du, eta bi herrien estrategiak turismo-sektorearen erronka eta aukera berrietara egokitzea du helburu.
Planaren eguneratzea bat dator iraunkortasun-, berrikuntza- eta digitalizazio-printzipioekin. Printzipio horiek funtsezkoak dira Turismoko Estatu Idazkaritzak eta SEGITTURek sustatutako DTI estrategian. Helmugaren diagnostiko integral baten bidez, plan berriak ekintza espezifikoak zehazten ditu turismo inklusiboa, arduratsua eta lehiakorra bermatzeko, egoiliarren bizi-kalitatea eta bisitarien esperientzia maximizatuz.
Jarduera-ildo nagusiak
2024-2030 Turismoa Kudeatzeko Planak funtsezko lau ardatzetan egituratzen du bere estrategia: 1. Turismo-gobernantza: Eragile publiko eta pribatuen arteko koordinazioa indartuko da Hondarribia-Irun Batzordea eta mahai sektorialak sortuz, herritarren eta sektore pribatuaren parte-hartzea sustatuz.
2. Azpiegiturak, irisgarritasuna eta mugikortasuna: Lehentasuna emango zaie seinaleztapenean, mugikortasun iraunkorrean eta irisgarritasunean hobekuntzak egiteari, ingurune inklusiboa bermatzeko eta bi udalerrien arteko lotura errazteko.
3. Lehiakortasuna eta digitalizazioa: Sektorearen digitalizazioa, MICE turismoaren sustapena (bilerak, pizgarriak, hitzaldiak eta erakusketak) eta eskualdeko kultura- eta natura-ondarearen balorizazioa landuko dira.
4. Komunikazioa eta sustapena: Online eta offline presentzia areagotuko da, Irun eta Hondarribia destino iraunkor eta erakargarri gisa kokatzeko, hainbat publiko objektibori zuzendutako kanpaina espezifikoekin.
Bidasoa bizirikek Irun eta Hondarribiko ekintzaileen arteko sinergiak sustatzeko topaketa antolatu du
Eguerdi on Topaketen lehenengo topaketa bateratua da
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Irun eta Hondarribiko Eguardi on Topaketako partaideen arteko topaketa antolatu dute lehen aldiz. Irun Factoryn egin da ekitaldi hori, eta helburu nagusia izan da bi udalerrietako ekintzaileek elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta sinergiak sortzea, beren enpresa-proiektuak bultzatzeko.
Duela bost urte abian jarri zenetik, Eguardi on Topaketak programak laurogei ekintzaileri baino gehiagori lagundu die beren negozioak sendotzen, enpresa-hausnarketarako eta garapen pertsonalerako gune bat eskainiz.
Urtean 10 talde-saio eta banakako saio pertsonalizaturen bidez, programak ekintzaileek beren proiektuen arrakasta ziurtatzeko behar dituzten alderdi teknikoak eta emozionalak indartu nahi ditu.
"Lehen topaketa bateratu hau aukera erabakigarria da eskualde barruko kontaktu-sarea zabaltzeko, Irun eta Hondarribiko ekintzaileek konexio-puntuak aurkitu eta loturak sendotzeko aukera izan dezaten", nabarmendu du Nuria Alzaga Bidasoa bizirikeko presidenteak. "Gainera, arrakastak eta erronkak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko gune egokia da", gaineratu du Alzagak.
Bestalde, Estitxu Urtizberea Bidasoa bizirikeko lehendakariordeak gaineratu duenez, "Eguardi on Topaketen balio handienetako bat urteetan zehar sortu dugun komunitatea da. Topaketa hau aukera bikaina da lotura horiek indartzen jarraitzeko eta, zalantzarik gabe, lankidetza berriak sortuko dira eskualdeko ekosistema ekintzailea aberastuko dutenak. "
Onarpen handiko ekimena
Aurten, Olaia Aguirre arduratu da Egurdi On Topaketen saioak dinamizatzeaz, bai Irunen, bai Hondarribian. "Edizio honetako zerbait azpimarratu behar badut, talde sentsazioa izan da. Ez da egiten duguna, nola egiten dugun baizik. Izan ere, laguntza handia ikusi dut taldeko kideen artean, ekintzailetza den bidaia honetan hazten eta aurrera egiten laguntzen. Bere konfiantza handitzen eta segurtasuna indartzen ari dela ikusi dut, edo aurrera egiteko gogoa handitzen ari dela, ausartuz "nabarmendu du Olaia Aguirrek. Eta gaineratu duenez, "urtero, Eguardi on topaketei esker, garapen pertsonala eta parte-hartzaileen hazkundea, arlo pertsonalean zein profesionalean, agerikoa da".
Eskualdeko 12 enpresak hartuko dute parte "Bidasoa Digitala" ren edizio berri batean
Programa horren helburua da enpresa txiki eta ertainen eraldaketa digitala bultzatzea, aldaketaren palanka gisa.
Aurreko edizioetan parte hartu duten 6 enpresak jarraipena egin dute.
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez, berriro jarri dute martxan Bidasoa Digitala programa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidasoa aktibak sinatutako hitzarmenaren barruan, tokiko garapenean gobernantza kolaboratiboa sustatzeko helburuarekin, ETEen eraldaketa digitalean zentratuta. “Zehazki, Bidasoa Digitala programak enpresa txiki eta ertain horien eraldaketa digitala bultzatzea du helburu, aldaketaren eta berrikuntzaren palanka gisa eta balio erantsi handiagoa sortzea, diagnostiko bat, ekintza-plan bat eta proiektu bat definitzea aurreikusten duten ibilbide-orriak eginez, eta, hala badagokio, ezartzea ahalbidetuz” azaldu du Nuria Alzaga, Bidasoa bizirikeko presidenteak.
12 enpresa
Gaur egungo edizioan 12 enpresak parte hartu dute, eta horietatik 6k ibilbide osoa amaitu dute, hasierako diagnostikotik erronka identifikatuak konpontzeko tresna digitalen garapenera arte. Programa, IETEAM Consulting enpresak landu duen ibilbide teknikoarekin, bi fasetan garatu da.
Lehenengo fasean, enpresek eraldaketa digitalerako bide orria egin dute. Fase honetan, enpresek eraldaketa digitalaren prozesuaren estrategia diseinatzeko laguntza jaso dute, egoeraren diagnostikoa eginez eta lan-eremu posibleak aztertzeko balioko dien bide orri bat eginez. Bigarren fasean, enpresek proiektuak zehaztu, lehentasunak ezarri eta garatu ahal izan dituzte.
Web honek helburu teknikoarekin baino ez ditu erabiltzen norberaren eta hirugarren erakundeen cookieak, erabiltzaileen nabigazioa ahalbidetzeko, ondorengo sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalik bildu edo laga gabe.
Funcional
Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera Helburua: Bidasoako eskualdean garatutako ikastaro, tailer, dirulaguntza, zerbitzu eta baliabideei buruzko informazio-buletina kudeatzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com
INFORMACIÓN RELATIVA AL TRATAMIENTO DE SUS DATOS PERSONALES
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera Helburua: Erakundearentzat interesgarriak diren eta sektore publikoari eta pribatuari lotuta dauden pertsonekiko komunikazioa kudeatzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com