Krea Bidasoak edizio berri bat ospatu du “Konektatzen dugun lekuan” lelopean

Krea Bidasoak edizio berri bat ospatu du “Konektatzen dugun lekuan” lelopean

  • Ekintzaileentzako azokaren hamabosgarren edizioa ospatu da gaur Ficoban, Euskadiko bakarra, tailer, hitzaldi, enpresen arteko topaketa eta abarrekin. 
  • Bertan 450 pertsona baino gehiagok parte hartu dute goizean zehar.

 

Irun, 2024ko martxoaren 21a.– Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Krea Bidasoaren hamabosgarren edizioa ospatu dute gaur Ficoban. Goiz osoan zehar, ekintzaileen, enpresen eta beste erakunde publiko zein pribatuen arteko topagune izan diren jarduera, tailer eta espazioen programa zabala garatu da.

Aurten, Krea Bidasoak “Konektatzen dugun lekuan” goiburua aurkezten du. Bidasoa eskualdean ekintzailetza-, sormen- eta berrikuntza-ekosistema osoan egiten ari diren konexioak dira aurtengo programazioaren ardatz nagusiak.

Topagunea, tailerrak eta jarduerak

Urtero bezala, Krea Bidasoaren programak enpresei eta ekintzaileei zuzendutako tailerrak eta jarduerak biltzen ditu, baita “Konekta zaitez zure enpresa-ingurunearekin” enpresen arteko topaketak ere, non gure lurraldeko industria-enpresek kontaktu berriak lor ditzaketen eta etorkizuneko proiektuak sortu.

Aldi berean, neuromarketingari buruzko “Konekta zaitez zure bezeroekin” hitzaldia izan da. Bertan, bertaratutakoek neurozientziak salmentak handitzeko eta bezeroa erosteko erabakiek nola hartzen dituen jakiteko zer egin dezaketen ikusi ahal izan dute.

Adimen Artifizialak ere bere lekua izan du KREAren edizio honetan, SPRI Taldearen “Inplantalariak” programaren barruan eskainitako bi tailerretan. Horien bidez, parte-hartzaileek, IAren laguntzarekin, marketin-plan bat egin ahal izan dute, baita merkataritza-ikuspegia eraldatuko duten edukiak sortu ere. IArekin prozesuak eta bestelako dokumentuak automatizatu ahal izango dira, PowerBIrekin aginte-koadro pertsonalizatuak sortuz.

Hackathon “Start Ekintzaile” -Farmer Fish Challenge

Lehen ordutik, gainera, Bidasoako LHko ikasleak Hackathon “Start Ekintzaile” -Farmer Fish Challenge-an parte hartzen ikusi ahal izan ditugu. Ikasteko metodo dibertigarria hau, diziplina anitzeko taldeetan egiten da. Lan-metodologia sortzailea eta berritzailea, erronkei irtenbideak ematean eta helburu komun bat lortzean datza, lankidetzan eta denbora laburrean. Jarduera honen garapena Espiritu Ekintzailea Sustatzeko Programaren barruan kokatzen da.

Edizio honetan, akuaponia-sistema baten prototipoa eta negozio-ideia bideragarri eta iraunkor bat konbinatuta pertsonengan balioa sortzeko proiektu berritzaile bat sortzea da helburua. Bioekonomia zirkularreko sistema batean lan egitean, baliabide biologikoak modu eraginkorrean aprobetxatuko dituen eredu iraunkor bat sortu nahi denean, modu berritzailean pentsatu behar da.

Bestelako jarduera bereziak

Networking-erako ere lekua egon da; parte-hartzaileek kafea hartu ahal izan dute esperientziak partekatzen dituzten bitartean, eta “Conect4” dinamikaren bidez sinergiak sortu dira. Halaber, jardunaldia amaitu aurretik, ‘First Pitch’-en edizio berri bat izan dugu. Formatu horretan, 20 segundoko iraupena duten 20 diapositiben bidez, Irun eta Hondarribiko 6 proiektu sortzaile aurkeztu dira: Mirimeba Desing, Varos Arte & vidrio, Mimoxa Handmade, Raúl Fructuoso fisioterapeuta, Debora Pereira Studio eta “La Cuscusita”ko Veronica Arnaiz.

Gainera, “Konexio-gune” bat prestatu da erreminta eta diru-laguntzei buruzko zalantzak argitzeko, arlo bakoitzeko adituei banakako aholkularitza eskainiz. Bertan, digitalizazio edo deskarbonizazio-prozesu bati ekitea pentsatzen ari direnek, neuromarketinga salmentei aplikatu nahi dutenek, ideia berritzaile bat aztertu nahi dutenak edo enpresa eraldatuko duen proiektu berritzaile bat dutenek, gune honetan laguntza aurkitu ahalko dute.

Aipatzekoa da, halaber, “Bidasoako enpresa azpikontratisten katalogoa“ren hirugarren edizioa aurkeztu dela.

15 edizio

Krea Bidasoaren lehen edizioa 2009an egin zen, egungoaren antzeko formatuarekin. Hitzaldiak, proiektu berritzaileen erakusketak eta 17 stand jarri ziren. Guztira 400 pertsona baino gehiago joan ziren.

Hurrengo edizioetan, 300 eta 400 lagun inguruk hartu dute parte, eta era guztietako jarduerak eta tailerrak egin dira: hiri-merkataritzaren formatuen joerak, negozio-joera berrien ideiak, software arina garatzeko metodologiak eta jardunbideak eta pertsonentzako zerbitzuetako teknologien joerak ezagutarazi dira. Gainera, hainbat enpresa eta sektoretarako diseinu- eta marketin-tailerrak, sare sozialetako tailerrak eta ekintzailetza sustatzeko jarduerak egin dira. 2012an robot-lehiaketa ere egin zen.

Mugaz gaindiko aukeren berri ere eman da, eta Bidasoa ibaiaren bi aldeetako enpresen arteko topaketak sortu dira, finantziazio-mahai inguruak egin dira eta 4.0 industriaren kultura eta ezarpena sustatu dira.

Helburua beti izan da topaleku bat sortzea, harremanak sustatzeko, aukerak identifikatzeko eta pertsona ekintzaileen, enpresen eta erakunde publiko eta pribatuen artean esperientziak ezagutarazteko.

Zentzu horretan, Cristina Laborda Irungo alkateak azpimarratu duenez, “gaur hemen ikus daitekeen bezala, Krearen hasierako helburuak betetzen doaz. Ekintzaileak eta enpresa finkatuak hona hurbiltzen dira urtez urte, eta guztien arteko lankidetzak onura handiak dakarzkio eskualdeari “.

Igor Enparan Hondarribiko Udaleko alkateak nabarmendu duenez, “urtero bezala, oso proiektu interesgarriak ikusi ditugu KREAn. Azoka honetan azpimarratu behar da, beste behin, erakundeok elkarlanean aritzeko eta eskualdeko enpresa horiei guztiei laguntzeko gaudela hemen”.

Bestalde, Nuria Alzaga Bidasoa bizirikeko presidenteak adierazi duenez, “urtero dedikazio eta ilusio handiz prestatzen dugu KREA. 15 edizioren ondoren, esan dezakegu finkatutako ekitaldi eta hitzordu bihurtu dela eskualdeko enpresentzat. Ikasteko eta networkinga egiteko gunea “.

Estitxu Urtizbereak, Bidasoa bizirikeko presidenteordeak, azpimarratu duenez, “urteetan zehar KREA eboluzionatzen joan da. Gainera, urtero ikusten dugu nola sortzen diren enpresa berriak eskualdean, eta horrek erakusten du Irun eta Hondarribiaren ahalmen berritzaile eta ekintzailea. “

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS