enplegua-empleo...
enpleguaren astea - semana del empleo...
Bidasoako Enpleguaren Astea XXX. ediziora iritsi da
Hainbat sektoretako 40 enpresa inguruk 300 lanpostu baino gehiago eskainiko dituzte
Irunen, 2023ko azaroaren 2a.- Datorren azaroaren 15ean, profil profesional berrien bila dabiltzan eskualdeko eta mugaz gaindiko enpresek eta lana bilatzen ari diren pertsonek hitzordua dute Ficoban. Enpleguaren Astea Irun eta Hondarribiko Udalek sustatzen duten ekimena da, Bidasoa bizirik-en bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duena, BidaLAN 2022 gizarteratze-programaren bidez. Helburu nagusia enplegua sortzea eta tokiko enpresek eskatzen duten talenturako sarbidea erraztea da.
Hainbat sektoretako 40 enpresa inguruk parte hartzen dutelarik, Enpleguaren Asteak aukera paregabea eskainiko du interesdunek beren curriculumak aurkezteko eta enpresa erreklutatzaileekin harreman zuzenak ezartzeko. Lan eskaintzak www.bidasoa-activa.com webgunean argitaratu ziren urriaren 31ean eta azokaren egunera arte egongo dira argitaratuta. Currikuluma entregatzeko eta enpresekiko harremanak egiteko eguna azarparen 15ean, asteazkenean, izango da FICOBAn, 09:00etatik 13:30era. Ez da beharrezkoa izango aurretik enplegu-eskaintzetan izena ematea eta sarbidea librea izango da. Interesdunek beren curriculuma pertsonalki entregatu eta elkarrizketa bat egiteko aukera ere izango dute enpresekin beren espazio erreserbatuetan.
Funtsezko ekimena
Miguel Ángel Paez Bidasoa bizirik-eko presidentearen hitzetan: “Enplegu Astearen 30 edizioetara iristeak argi uzten du ekimen honek eskualdeko enpresa- eta lan-ehunean duen garrantzia eta benetako eragina. Funtsezko tresna bihurtu da garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko eta gure inguruan bizi diren pertsonentzat enplegua sortzeko etengabeko erronkan aurrera egiteko. Gero eta enpresa gehiago eta sektore gehiagokoak parte hartzen dute ekitaldi honetan, beren proiektuak bultzatzeko behar dituzten profil profesionalak eta talentua aurkitzeko helburua dutelarik”.
Bere aldetik, Bidasoa bizirik-eko lehendakariordea den Estitxu Urtizbereak iritziz “Lana bilatzea eta lan-ekarrizketa bati aurre egitea ez da prozesu erraza izaten, egoera arrotzak iruditzen baizaizkigu. Era honetako ekimenak, lana bilatzen duten pertsonak eta langileak bilatzen dituzten enpresak elkar ezagutzeko balio dute, guztiontzat eremu erosoagoak sortuz eta emaitza hobeak lortuz”.
Enpleguaren Astean zehar, Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako Enplegu Zerbitzu Publikoak bertan izango dira, beraien eskaintzak eta horiek eskuratzeko baldintzen berri emateko bertaratzen direnei. Gainera, Bidez-Bide Elkarteak atzerriko tituluak homologatzeko prozesuari buruzko informazioa eskainiko du, eta Adiskidetuak Elkarteak atzerritartasunari buruzko aholkularitza emango du, bai eta prestakuntza bidezko sustraitze-prozesu berriari buruzko informazioa ere.
Beste datu batzuk
KONTRATATU KULTURA...
Enpleguaren Astearen XXIX. edizioak 300 lanpostutik gora eskainiko ditu
100 enplegu-proposamen baino gehiago eskaintzen dituzten 45 enpresa inguruk parte hartuko dute aurtengo ekimenean
Irun, 2023ko maiatzaren 12a.- Profil profesional berrien bila dabiltzan eskualdeko eta mugaz gaindiko enpresek eta lana bilatzen ari diren pertsonek hitzordu berria dute maiatzaren 30ean FICOBAn. Enpleguaren Astea Irun eta Hondarribiko Udalek sustatzen duten ekimena da, Bidasoa bizirik-en bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duena, BidaLAN 2022 gizarteratze-programaren bidez. Helburu nagusia enplegua sortzea eta tokiko enpresek eskatzen duten talenturako sarbidea erraztea da.
Hainbat sektoretako 45 enpresa inguruk parte hartzen dutelarik, Enpleguaren Asteak aukera paregabea eskainiko du interesdunek beren curriculumak aurkezteko eta enpresa erreklutatzaileekin harreman zuzenak ezartzeko. Lan eskaintzak www.bidasoa-activa.com webgunean argitaratuko dira gaurtik ostirala, maiatzaren 12tik aurrera, eta azokaren egunera arte egongo dira argitaratuta.
Currikuluma entregatzeko eta enpresekiko harremanak egiteko eguna maiatzaren 30ean, asteartean, izango da FICOBAn, 09:00etatik 13:30era. Ez da beharrezkoa izango aurretik enplegu-eskaintzetan izena ematea eta sarbidea librea izango da. Interesdunek beren curriculuma pertsonalki entregatu eta elkarrizketa bat egiteko aukera ere izango dute enpresekin beren espazio erreserbatuetan.
Funtsezko ekimena
Miguel Angel Paez Bidasoa bizirik-eko presidentearen hitzetan: "Enpleguaren Astea funtsezko ekimena da gure eskualdeko enpresa sarea indartzeko eta enpleguaren sorrera sustatzeko. Ekimen honi esker, enpresek behar duten talentua aurkituko dute, eta interesa duten pertsonek benetako aukera izango dute beren trebetasunen eta prestakuntzaren araberako enplegua lortzeko ".
Bestalde, Bidasoa bizirik-eko lehendakariorde den Maria Serranok azpimarratu du “Enpleguaren Astea funtsezko tresna da gure eskualdeko garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko. Gure inguruan bizi diren pertsonentzako lan-aukerak hobetzeaz gain, kanpoko talentua ere erakarriko dugu, gure komunitatea aberastuz eta gure lan-merkatua indartuz ".
Enpleguaren Astean zehar, Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako Enplegu Zerbitzu Publikoak bertan izango dira, beraien eskaintzak eta horiek eskuratzeko baldintzen berri emateko bertaratzen direnei. Gainera, Bidez-Bide Elkarteak atzerriko tituluak homologatzeko prozesuari buruzko informazioa eskainiko du, eta Adiskidetuak Elkarteak atzerritartasunari buruzko aholkularitza emango du, bai eta prestakuntza bidezko sustraitze-prozesu berriari buruzko informazioa ere.
83 kontratazio baino gehiago 2022ko Enpleguaren Astearen bi edizioei esker
Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, 2007tik ari dira Enpleguaren Astea antolatzen. Ekitaldi honen helburua eskualdeko enpresei pertsonen kontratazioa erraztea eta lan bilaketa aktiboan dauden pertsonei lanpostu bat aurkitzen laguntzea da.
2022an, ohi bezala, bi Enplegu Azoka egin ziren, bata maiatzean eta bestea azaroan. Guztira 76 enpresak hartu zuten parte 242 lan-eskaintzarekin, eta 702 lanpostu betetzeko eskatu dute. 43 parte-hartzaileri egindako jarraipenetatik, gutxienez 83 kontratazio egin direla egiaztatu da.
Azokaren funtzionamendua
Azoka egin aurreko asteetan, interesdunek www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez kontsulta ditzakete lan-eskaintzak, eta Enplegu Azokaren egunean, enpresek goiz osoan zehar egiten dituzte elkarrizketak FICOBAn, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Beren profilen beharrak ezagutarazten dituzten erakunde eta enpresei zuzendutako gunea irekia da, eta interesa duten pertsonek beren curriculuma eskura emateko eta enpresekin elkarrizketa bat izateko aukera dute. Profil horiei buruzko informazioa Bidasoa biziriken webgunean argitaratzen da.
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena. Erabaki horren bitartez, zenbait diru-baliabide esleitzen dira Lan eta Gizarte...
1/2023 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, lan-kontratazioa sustatzeko eta artisten gizarte-babesa hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa.PDF (EAO-A-2023-625 - 65 orri. - 576 KB)...
Enplegu Astearen edizio berri hau sarrera librekoa da, ez da beharrezkoa aldez aurretik lan-eskaintzetan izena ematea.40 enpresa inguru izango dira, standera hurbiltzen diren eta eskatzen dituzten profiletara egokitzen diren pertsonen curriculumak...
«Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko «elkar-EKIN Lanean»» programako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2022. urteko deialdia.Epea: 2022/10/14 ◊ GAO ◊ (INFO +) ...
Luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAE-ko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzak. 2022ko deialdia Epea: 2022/10/14 ♦ EHAO ♦ akats zuzenketa ♦ (INFO +) ...
Luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAE-ko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzak. 2022ko deialdia Epea: 2022/10/14 ♦ EHAO ♦ (INFO +) ...
Hezibi-Enpresak. Gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programa...
Lehen EnpleguaLehen Enplegua...
Ekainaren 1ean XXVII. Enpleguaren Astea ospatuko da ohiko formatuan...
Esperientziarik onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien baimenari esker, nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatu ahal izango ditugu. Baimena ez onartzeak edo kentzeak eragin negatiboa izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera Helburua: Erakundearentzat interesgarriak diren eta sektore publikoari eta pribatuari lotuta dauden pertsonekiko komunikazioa kudeatzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com
Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera Helburua: Erakundearentzat interesgarriak diren eta sektore publikoari eta pribatuari lotuta dauden pertsonekiko komunikazioa kudeatzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com