Sormen Industrietakoa bazara, zurea unea da. Etor zaitez zure harreman-SAREA handitzera

KULTURA ETA SORMEN TOPAKETAK. ELKARLANERAKO EKOSISTEMAK

2022ko Kultura eta Sormen Topaketek izan duen harrera onaren ondoren, Eskualdeko Garapen Agentzia sustatzaileok ziur gaude elkar ezagutzen jarraitzeko espazioak eta testuinguruak sortzea, gure harreman-sarea zabaltzea eta lankidetzan irismen handiagoko proiektuak gauzatzeko aukerak ematea dela bidea.

Horregatik, 2023an programaren bi urteetan, ehuntzen hasi diren harremanetan sakontzen eta berriak sor daitezen testuingurua errazten, aurrera egiten jarraitu nahi dugu.

Badakigu kultura eta sormenaren munduan gure proiektuen tamaina ez dela  handia eta askotan kosta egiten zaigula geure burua sektore gisa aitortzea eta artikulatzea.

Aurre egin behar diogun erronka honetarako, sare bat ehundu nahi dugu hainbat eskualdetako eragileekin, elkar ezagutzeko eta aukerak aztertzeko.

Aurreko edizioetan egon edo ez, parte har dezakezu. Saio bakoitza berez zentzua izateko pentsatuta baitago.

2023ko 1. SAIOA.

Apirilaren 27an Kultura eta Sormen Topaketen lehen saioa burutuko da Irun Factoryko eraikinean (Irun) 17:00etatik 19:00etara. Ondoren, networking-arekin jarraitzeko aukera eskainiko da mokadutxo baten bueltan.

Bizkaiko eragileen parte-hartzea errazteko eta jasangarritasunaren alde egiteko, izena emateko orrialdean ikus dezakezuen bezala, ekitaldira gerturatzeko autobus zerbitzua eskainiko da.

Parte hartzeko, zure parte hartzea baieztatu behar duzu ondorengo galdetegia bete behar duzu Apirilaren 25a baino lehen.

Zuen erantzunaren zain gaude eta laster elkar ikustea espero dugu.Agur bero bat.

 AGENTZIA BABESLEAK:

NOIZ:  apirilak 27.

NON: Irun Factory

(Loidi Bizkarrondo 8 behea, 20303 Irun, Gipuzkoa)

ORDUA: arratsaldeko 17:00etan.

Ez dago iruzkinik

Sentitzen dugu, ezin da mezu honi buruzko iruzkinik egin.

Follow by Email
RSS