‘Hondarribia Summer Market’ larunbata eta igandean Butroi Pasealekuan

]Larunbata 12 eta igandea 13an, bertako merkataritzaren balioa abian jartzeko ekimena ospatuko da. Laugarren ‘Udako Merkatua -Hondarribia Summer Market’ bezala deitua izan dena. Aurkezpena gaur burutu da San Pedro kalean, eta han izan dira Igor Enparan Alkatea eta ekimenean parte hartuko duten hainbat dendari.

“Larunbata eta igandean izango da” esan  du Enparan Alkateak. “Udalak antolatzen du, Amuitz Hondarribiko Merkatariak Elkartearen lankidetzarekin batera. Herriko merkatariek bere produktuak kalera ateratzeko aukera edukiko dute. Herriko merkatari txikien sustapena bilatzen da, eta inguruan antolatuko diren ekimenek herria piztutzen lagunduko dute, giro interesgarria sortuko delarik.

Aurrekontua 18.000 eurokoa da eta espero dugu herritarrek eta bisitariek gustokoa izatea, bertan kontsumitzeko aukera ederra izango dutelarik. Kontsumitzeaz aparte, bono batzuk izango dira, herritarrek bere ekarpena egin eta trukean Udalaren aldetik eskerrona itzultzeko asmoz” gehitu du Enparanek.

Maria Carrera Amuitz Dendarien Elkarteko presidenteak esan duenez, “animatu nahi ditugu bai herritarrak baita bisitariak ere merkatuan partzera, dendari eta artisauek produktu bereziak prestatu ditugulako. Aukera ederra da herriko merkatari eta produktuak ezagutzeko. Aurreko esperientziak oso onak izan dira eta espero dugu aurtengoa ere hala izatea”.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS