2023rako Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragin dien elikakateko sektoreentzako ezohiko laguntzak

Agindu honen xedea da Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragin dien elikakateko sektoreentzako ezohiko laguntzak emateko deialdia egitea.

Laguntza horien helburua da Ukrainaren inbasioaren ondorioek asko eragin dien hainbat sektoreren egungo egoera egonkortzea.

2.– Agindu honen babespean ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

Laguntza-lerroak.

Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:

1.– Antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserba eta erdikontserben enpresak (II. kapituluan arautua).

2.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresak (III. kapituluan arautua).

3.– Landare-kontserben enpresak (IV. kapituluan arautua).

4.– Okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresak, bai eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegiak ere (V. kapituluan arautua).

5.– Ogiaren txikizkako saltokiak, baita ogiaren salmenta-puntuak ere (VI. kapituluan arautua).

6.– Garagardoa egiten duten enpresak (VII. kapituluan arautua).

7.– Abeltzaintzarako animalia-elikadurako enpresak (VIII. kapituluan arautua).

EPEA: 2023/10/06  —  EHAA

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS