16 May Digitalizatu zure enpresa 3 urratsetan
Bidasoa bizirik-ek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.
Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.
Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea, 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, gai hauekin:
Zure bulegoa mugikorrean erabili (APIRILAK 25)
Sartu zure negozioaren dokumentaziora, edonon zaudela ere
- Apuntatu eta sartu zure hitzorduak/lanak, kontaktuak, fakturak, bezeroen eta hornitzaileen datuak mugikorretik.
- Dokumentuak eta lanak modu seguruanhodeian partekatu.
- Izapideak azkartzeko dokumentueneskaneoa eta sinadura erabili.
- Sortu galdetegia zure bezeroen datuak/gorabeherak biltzeko.
- Online peritajea, bilerak eta urruneko lankidetza eskaini, joan-etorrietan denbora aurreztu.
Eduki zure Marka / Presentzia digitala (MAIATZAK 23)
Bezeroek aurkitu zaitzaten zu bezalako profesionalak bilatzen dituzten tokian
- Web presentziakokapen egokia, zure zerbitzuak/produktuak ezagutu ditzaten.
- Ikasi ChatGPT eta Copilot erabiltzen, marketing-eko aliatuak.
- Bilatu eta sailkatu modu arinean zure negozioari eta lehiakideeiburuzko informazioa.
- Atera iezaiozu ahalik eta etekinik handiena QR kodeei zure negozioa bezeroari hurbiltzeko.
- Ezagutu zure enpresaren digitalizaziorakoeduki komertzialak sortzeko tresnak (Canva, irudi-biltegiak, informazio-foroak).
IZENA-EMAN
Arreta eman zure bezeroari, denborarik galdu gabe (EKAINAK 20)
Galderak/eskaerak arin eta modu profesionalean erantzun
- Erantzun galdereidenbora galdu gabe WhatsApp Business-ekin.
- Laguntzaile birtuala eduki, oinarrizko kontsultak erantzungo dituenak.
- Sortu katalogo birtuala WhatsApp Business erabiliz eta aurkeztu bezeroei zure produktuak/zerbitzuak.
- Modu eraginkorrean erantzun, LuzIA eta Cami laguntzaile birtualekin.
- Erabili laguntzaile birtuala zure webgunean, oinarrizko kontsultei erantzuteko
IZENA-EMAN
Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua
Sorry, the comment form is closed at this time.