Irungo Udalak enplegua bultzatzeko bi ildo garrantzitsu berretsi ditu, Hiri Bultzada, Ekonomia eta Ogasun arlotik egiten ari den apustuaren arabera: sektore publikoko eta hirugarren sektoreko entitateetako aldi baterako kontratazioak, eta hiriko enpresetan kontratatzeko laguntzak. Neurri-sorta hori Irun Ekintzan ekimenaren enplegua sustatzeko ekintzen barruan sartzen da, eta horretarako aurkeztu zitzaion eskaera Lanbideri, enplegua sustatzeko 2020ko ekintzetarako laguntzen deialdiaren barruan."Bi milioi euro inguru dira, eta hiriko 235 lan-kontraturi eragin diezaiekete. Hasiera batean, aldi baterako kontratazioak dira, baina, aldi berean, lan-merkatuan sartzeko aukerak dira, batez ere gazteengan edo lana aurkitzeko arazo gehiago izan ditzaketen beste kolektibo batzuengan pentsatuta", adierazi du Miguel Angel Páez Ekonomia eta Ogasun ordezkariak.

Datorren otsailaren 15era arte egin daitezke eskariak, eta foru Ogasunak epea itxi ostean egingo ditu itzulketak.

2020ko ekitaldia galerekin itxi zuten Gipuzkoako autonomoek dagoeneko eska dezakete 2019ko errenta-aitorpenean ordaindu zituzten zergen itzulketa, azken urtean galdutakoa konpentsatzea helburu. Carry-back izeneko sistema urtarrilaren 1etik dago indarrean, eta eskaerak otsailaren 15era arte egin ahal izango dira. Behin epea itxita, Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailean bertan egingo ditu itzulketak. Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak azpimarratu duenez, neurria “anbizio handikoa" eta "potentea" da, COVID-19 pandemiaren ondorioz gehien kaltetutako autonomoei likidezia injekzio garrantzitsua emango diela aurreikusten baita.

Baduzu proiektu berritzailerik zure enpresan? Gure eskualdean garatzen laguntzen dizugu Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak, Bidasoaren Bizirik-en bitartez, gure eskualdeko enpresetan berrikuntzarako eta lehiakortasun-hobekuntzarako ekintzak sustatzera bideratutako ekintzak aurrera eramango dituzten mikroenpresak...

2015-2020 aldirako Euskadiko LGP-aren esparruan onartu zen LEADER zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak Leader programa 2021 - Ekintzailetzarako laguntzak Leader programa 2021 - Enpresak sortu, handitu eta...

Deialdi honen helburua Irungo merkataritza eta ostalaritzaren digitalizazioa sustatzea da, eta, horretarako, TicketBAI sistemara egokitu dadin bultzatzea. Aurrerago ezarriko da TicketBAI sistema, eta, iruzur fiskala eragoztearren, lanabes teknologikoak erabili beharra...

Follow by Email
RSS