Hemen da berriro Irungo talentu berritzaileari Irun Ekintzan sariak banatzeko ekitaldia

Irungo Udalak jakinarazi du dena prest dagoela Berrikuntzarako Irun Ekintzan Sarien zazpigarren ediziorako. Datorren asteartean, hilaren 29an, egingo da Ficobako sarreran.

Miguel Ángel Páez ordezkariaren hitzetan, «aurten ere ekimen hori antolatuko dugu, eta aurreko sei edizioetan gauza bat argi geratu da: geure enpresek berritzeko eta ekiteko kapital handia dutela, eta gure arreta merezi dutela. Kultura ekintzaile hori aitortu nahi dugu, ezerezetik abiatuta merkatuan beren bidea egiten asmatu duten ideia horiek; askotan, gainera, gure hiriaren izena munduaren luze-zabalean ezagutzera ematen dute».

 Edizio berezia izango da aurtengoa. Izan ere, zazpigarren edizio honekin beste asko bezala bertan behera geratu behar izan zuen ekimen bat berreskuratu dugu. «Dena orain arte bezala badoa eta normaltasuna berreskuratzen jarraitzen badugu, hitzordu honetan aukera izango dugu, pandemiaren hilabete gogorrenak atzean utzita, elkar ikusteko eta, gauza garrantzitsua, enpresa eta autonomo ugari egin behar izan duten lana aitortzeko: ederki egokitu dira koronabirusak ekarritako erronkari, eta ez dugu ahaztu behar krisiak gogor kolpatu dituela ehun ekonomikoa eta enpresa-ekimen asko eta asko».

 Sariak banatzeaz gain, musikaz ere girotuko da ekitaldia, Chicken farmers bertako taldearen eskutik, eta emanaldi artistiko bat ere izango da.

Lau kategoria 

XedeaNekazariek kalitate-araubidean parte hartzeko laguntzen helburuak hauek dira:a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea.b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.c) Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta leheneratzeko...

Follow by Email
RSS