Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa berri honekin, ekiteko motibazioak sendotu eta ekimen ekintzaile berritzaileak lagundu nahi dira, negozio-ideia definitzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza soziala garatzeko prozesuan.

  • Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, sei bideo egin dira eskualdeko emakume ekintzaileei elkarrizketak eginez.

Irunen, 2022ko martxoaren 3an.- Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, sentsibilizazio-kanpaina bat egin dute martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta. Zehazki, sei bideo egin dira, eskualdeko emakume ekintzaileak elkarrizketatuz, emakumeen ekintzailetza ikusarazteko eta belaunaldi berrien eredu izan daitezen.

“Bidasoa bizirik urteak daramatza bere ekintzak, programak eta proiektuak genero-ikuspegia barne garatzen, lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei aurre egiteko, eta genero-berdintasuna bultzatzeko. Lan-arloko desberdintasun horiek ezabatzeko lan egiteaz gain, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politika ezarri zuen Agentziak, creando para ello la Comisión de Igualdad. Horretarako sortu zen Berdintasun Batzordea, Bidasoa bizirik-eko departamento ezberdinetako teknikari eta administrariek osatua, eta 2020ko irailean onartu zuen lehen Berdintasun Plana”, adierazi du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko lehendakariak.

Gainera, María Serrano Bidasoa bizirik-eko lehendakariordeak nabarmendu duenez, “Agentzian zeharkako programa eta proiektu horien koordinatzaile bat dugu. Bera arduratzen da, Berdintasun Batzordearekin batera, Berdintasun Planeko ekintzen jarraipen egokia bermatzeaz”.

Hondarribiko Udalak GAZTETEK doako tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten...

Euskadiko zinema-aretoen berrikuntzarako, digitalizaziorako eta jasangarritasunerako proiektuen finatzaketara alde batetik, eta publikoak sortzeko eta fidelizatzeko proiektuen finantzaketa, eta ikus-entzunezko kontsumo-ohitura berrietara egokitzea bestetik, bideratutako dirulaguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egitea...

Hondarribiko Udalak GAZTETEK doako tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten...

Agindu honen xedea da arte eszenikoak sustatzeko prestakuntza-, sustapen- edo erakusketa-programa eta -jardueretarako 2022ko ekitaldiko dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea. – Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1033311– Arte eszenikoak sustatzeko...

2022ko Bideratu Berria programa: Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzakEman beharreko laguntzak aurrerakin itzulgarrien bidez gauzatuko dira, sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian...

Marketina On line pertsona ekintzaileentzat eta mikroenpresentzat! Martxoaren 16a • 09:30-13:30Sare sozialak Ezagutu sare sozial nagusiak eta nola erabili zure negozioa edo enpresa-proiektua bultzatzeko.IZEN-EMATEAKNon?IRUNFACTORY  - José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 - IRUNInformazio...

Follow by Email
RSS