• Hitzordua apirilaren 7an izango da, Ficoban.
  • Aurreko edizioetan bezala, ekitaldiak askotariko programa izango du: tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta proiektuen aurkezpenak.

Irunen, 2022ko martxoaren 15ean.- Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, Krea Bidasoa ekitaldia antolatu dute aurten ere. Formatu presentziala izango du eta apirilaren 7an izango da, Ficoban.

 

Ekitaldi honen hamahirugarren edizioa da. Urtez urte 400 pertsona baino gehiago biltzen ditu, eta helburua da pertsona ekintzaileak, enpresak, erakunde publiko eta pribatuak eta beste eragile batzuk harremanetan jartzea, beste esperientzia batzuk ezagutzeko, ezagutzak zabaltzeko eta negozio-joera eta -aukera berriak identifikatzeko.

“Urte hauetako esperientziak erakutsi digu Krea Bidasoan sortzen diren loturak funtsezkoak direla askoz eragin handiagoa lortzeko. Alde batetik, enpresak, sendoagoak, egitura eta egonkortasun handiagokoak, ekintzaileek askotan beren proiektuak sendotzeko behar duten aukera dira.  Aldi berean, ekintzaileen freskotasunak, grinak eta sormenak berrikuntza eta gaurkotasuna ekartzen dizkie enpresei, eta enpresa-garapena sustatzen duen ekosistema bat lortzen da”, azaldu du Miguel Ángel Páez, Bidasoa bizirik-eko lehendakariak eta, ondoren, nabarmendu du: “hain zuzen, lotura horiek ezartzeko bidea denez, are gehiago pozten gaitu Krea Bidasoaren formatu presentziala berreskuratzeak”.

“Bi urte daramatzagu osasun-krisian, eta enpresek eta ekintzaileek ondorioak jasan dituzte. Hori dela eta, une egokia da frogatutako erresilientzia balioesteko, baita Bidasoa bizirik-en lantzen ari diren funtsezko piezak ere, indar handiagoz jarraitzeko”, azaldu du María Serranok, Bidasoa bizirik-eko lehendakariordeak. “Hori dela eta, hamahirugarren edizio honetan, ekitaldiaren lema ‘Pieza Giltzarriak’ izango da, eta Legoko bloke koloretsuak erabiltzen dituen irudi batean islatzen da. Lemak erakutsi nahi du lurraldeko enpresa eta pertsona ekintzaileak etorkizunari begira daudela”.

Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa berri honekin, ekiteko motibazioak sendotu eta ekimen ekintzaile berritzaileak lagundu nahi dira, negozio-ideia definitzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza soziala garatzeko prozesuan.

  • Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, sei bideo egin dira eskualdeko emakume ekintzaileei elkarrizketak eginez.

Irunen, 2022ko martxoaren 3an.- Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, sentsibilizazio-kanpaina bat egin dute martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta. Zehazki, sei bideo egin dira, eskualdeko emakume ekintzaileak elkarrizketatuz, emakumeen ekintzailetza ikusarazteko eta belaunaldi berrien eredu izan daitezen.

“Bidasoa bizirik urteak daramatza bere ekintzak, programak eta proiektuak genero-ikuspegia barne garatzen, lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei aurre egiteko, eta genero-berdintasuna bultzatzeko. Lan-arloko desberdintasun horiek ezabatzeko lan egiteaz gain, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politika ezarri zuen Agentziak, creando para ello la Comisión de Igualdad. Horretarako sortu zen Berdintasun Batzordea, Bidasoa bizirik-eko departamento ezberdinetako teknikari eta administrariek osatua, eta 2020ko irailean onartu zuen lehen Berdintasun Plana”, adierazi du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko lehendakariak.

Gainera, María Serrano Bidasoa bizirik-eko lehendakariordeak nabarmendu duenez, “Agentzian zeharkako programa eta proiektu horien koordinatzaile bat dugu. Bera arduratzen da, Berdintasun Batzordearekin batera, Berdintasun Planeko ekintzen jarraipen egokia bermatzeaz”.

Hondarribiko Udalak GAZTETEK doako tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten...

Euskadiko zinema-aretoen berrikuntzarako, digitalizaziorako eta jasangarritasunerako proiektuen finatzaketara alde batetik, eta publikoak sortzeko eta fidelizatzeko proiektuen finantzaketa, eta ikus-entzunezko kontsumo-ohitura berrietara egokitzea bestetik, bideratutako dirulaguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egitea...

Hondarribiko Udalak GAZTETEK doako tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten...

Follow by Email
RSS