25

api / 2020

Irun Aurrera_Ekonomia eta Gizarte Sustapenerako Plana

Irungo Udalaren Irun Aurrera Ekonomia eta Gizarte Sustapenerako Planak indargabetu egin nahi du egungo alarma-egoerak eta horrek familien ekonomietan zein enpresa-sarean izango duen eragin ekonomiko eta soziala.

Irun Aurreraren esparruan, Pizgarri Ekonomikoaren atalean, Udalak presaz egituratu duen salbuespenezko neurrietako bat honako hau da:

1.- Autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako laguntza ekonomiko bakarra eta berezia. Jarduera mantentzera, enplegura eta gastuak babestera bideratutako neurria, hala nola alokairua, gizarte eta langile-gastuak, NBEen gastuak, eta prebentzio eta higiene sanitarioko materialaren gastuak, eta aholkularitza-gastuak, kontsumoak (elektrizitatea, gasa, telefonoa, erregaiak, etab.) eta jarduerarekin lotutako beste batzuk. Bi ildorekin:

1.Ildoa 10 langile baino gutxiagoko autonomoak eta mikroenpresak, Irunen kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, ixtera behartuta daudenak edo fakturazioan %75eko murrizketa egiaztatzen dutenak. 800 euroko laguntza.

2.Ildoa 10 langile baino gutxiagoko autonomoak eta mikroenpresak, Irunen kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, irekita egon arren fakturazioan %50 eta %75 bitarteko murrizketa egiaztatzen badute; 500 euroko laguntza.

Bi kasuetan, osagarri hauek gehituko zaizkio:

** 200 euro, genero-osagarria titularra emakumea bada.

** 200 euro, pertsona lokalaren errentaria bada.

** 100 euro, enpresak 1 eta 5 langile artean baditu.

** 200 euro, enpresak 6 eta 9 langile bitartean baditu.

Horien oinarriak eta FAQ dokumentu bat eransten ditugu, laguntzari buruz sor litezkeen galderei erantzuten saiatzeko.

Era berean, jakinarazten dizuegu laguntza horri buruzko kontsultak eta informazioa jasotzeko, Bidasoa Bizirik-eko ekintzaileei eta enpresei laguntzeko zerbitzuetara jo ahal izango dela. Zerbitzua erabilgarri egongo da astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik) 08:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Horretarako, telefono eta mezu elektroniko hauek jarri dira.

943 50 9580 – ekintzailetza@bidasoa-activa.com

943 50 9581 – jgomez@bidasoa-activa.com

943 50 9582 – hrodriguez@bidasoa-activa.com

943 50 9583 – lgallo@bidasoa-activa.com

943 50 9561 – enpresak@bidasoa-activa.com

943 50 9562 – alarruskain@bidasoa-activa.com

943 50 9572 – mlorenzo@bidasoa-activa.com

FAQ Irungo autonomo eta mikroenpresentzako aparteko laguntza

OINARRI ARAULTZAILEAK-BASES REGULADORAS

Informazio zehatzera sarbidea

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Empleo, Enplegua, Enpresa-kudeaketa, Finantzaketa-Financiación, Formakuntza, Merkataritza-Comercio, Ostalaritza - Hostelería, Zergak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude