“Bidasoko Eskualdeko ekintzaileen eta enpresarien gaurkotasuna eguneratuta izateko zure espazioa”
Ideiakbizirik Irun eta Hondarribiko ekintzaile eta enpresa-komunitateari irekitako informazio-zerbitzu hurbila, dinamikoa eta irekia da.
Ideiakbizirik ekimenetik enpresen gaurkotasunari eta enpleguari buruzko informazioa argitaratzen dugu, bereziki administrazioek argitaratzen dituzten diru-laguntzei buruzkoa, bai eta enpresa-kudeaketaren arloekin lotutako ikastaro eta tailerrei buruzkoa ere.
Bidasoko Eskualdeko ekintzaileentzat eta enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen berrikuntzen berri izateko gunea da.
Ekintzailetza eta Jarduera Berria Sailak enpresak sortzen eta martxan jartzen laguntzen du eta berrikuntzarekin, ekonomia zirkularrarekin, gizarte-ekintzailetzarekin eta sormen-industriekin lotutako jarduera ekonomikoko ekimen berriak bultzatzen ditu.
Enpresa Ekimenen Aholkularitza eta Tutoretza.
Bidasoko eskualdean ezarri beharreko negozio-ideia baten bideragarritasuna aztertu nahi duten pertsona eta enpresei lagunduko diegu negozio-plan bat eta analisi ekonomiko-finantzario bat egiten. Bidasoa bizirik-ek, bere ibilbidean zehar, 5.000 negozio-ideia baino gehiagotara bideratu du, eta horiek lehen diagnostikoa behar zuten arrakasta-aukerak ezagutzeko.
Enpresa sortu berrientzako azpiegiturak.
Bidasoa bizirik-ek azpiegitura eskaintzen die sortu berri diren enpresei, merkatuko prezioa baino kostu txikiagoan, haien garapena eta sendotzea errazteko.
Era berean, espazio berriak sortu nahi ditugu, eta eskualdean dauden espazioak kudeatu eta hobetu, enpresa berriak erakartzeko eta lehendik daudenak garatzeko eta hedatzeko.
Enpresak Sortzeko eta Sendotzeko prestakuntza.
Ekintzailetza-proiektu bat duten pertsonei eta sortu berri diren enpresei zuzendutako prestakuntza-ekintzak antolatzen ditugu, parte-hartzaileen gaitasuna hobetzeko, beren enpresa-ekimenetan ezar ditzaketen baliabideak eta tresnak erabiltzen ikas dezaten.
Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera: 09:00h – 14:00h (goizez) 16:00h – 18:00h (arratsaldez, astelehenetik ostegunera)
Udako ordutegia: astelehenetik ostiralera: 09:00h – 14:00h
Zerbitzu pertsonalen sektorean ekitea gaur egun tratamendu ona edo saio eraginkorra eskaintzea baino askoz gehiago da: merkatuarekin konektatzea, bereiztea eta eboluzionatzea da kontua.
euskara enpresan
IRUN EKINTZAN
EKINTZAILE +
Ekiteko baliabideak
Erakundeen lehiarako posizionamendua indartzea
Marina Zayas Castro, Marzaycasen sortzailea
Get Feed for iCal (Google Calendar). This is for subscribing to the events in the Calendar. Add this URL to either iCal (Mac) or Google Calendar, or any other calendar that supports iCal Feed.
Web honek helburu teknikoarekin baino ez ditu erabiltzen norberaren eta hirugarren erakundeen cookieak, erabiltzaileen nabigazioa ahalbidetzeko, ondorengo sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalik bildu edo laga gabe.
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera
Helburua: Bidasoako eskualdean garatutako ikastaro, tailer, dirulaguntza, zerbitzu eta baliabideei buruzko informazio-buletina kudeatzea.
Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera Helburua: Erakundearentzat interesgarriak diren eta sektore publikoari eta pribatuari lotuta dauden pertsonekiko komunikazioa kudeatzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com