Irunek eta Hondarribiak Turismo Helmuga Adimendun gisa egiaztatzen dituen bereizgarria jaso dute Fitur azokan

  • Azoka urtarrilaren 24tik 28ra izango da Madrilen
  • Bereizgarri horrekin, Bidasoa Eskualdea Atxikitako Helmuga Turistiko bihurtu da, eta DTI eredua ezartzen hasi dela egiaztatu du.

 

Irun, 2024ko urtarrilaren 23an.- Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, FITUR Nazioarteko Turismo Azokan izango dira. Azoka hau Madrilen egingo da urtarrilaren 24tik 28ra, eta Basquetourren eskutik jasoko du Eskualdea Turismo Helmuga Adimendun gisa egiaztatzen duen bereizgarria.

SEGITTURek ematen duen bereizgarri hori lortzeko, Turismoko Estatu Idazkaritzako (Turismo Ministerioa) kide den Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko sozietateak, Bidasoa bizirikek eskuz esku lan egin du Basquetourrekin ezarpen-metodologian.

"FITUR agertoki egokia da gure eskualdeko eskaintza turistikoa ezagutarazteko, eta, beraz, aurten ere ezin dugu hutsik egin", azaldu du Miguel Angel Paez Bidasoa bizirikeko presidenteak. Gaineratu duenez, "oraingo honetan, gainera, DTI ereduaren ezarpenean murgilduta gaudela egiaztatzen duen bereizgarria jasoko dugu, helmugen taldean parte hartzeko urrats garrantzitsua, garapen turistikoaren abangoardian, eta gobernantzan, iraunkortasunean, irisgarritasunean, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako etorkizuneko estrategiarekin, ardatz egituratzaile gisa" gaineratu du Páezek.

Bidasoa Eskualdea Atxikitako Helmuga Turistiko bihurtu da

Bereizgarria FITURen entregatuko da urtarrilaren 25ean, ostegunarekin, eta Bidasoaldea nabarmentzen du produktu turistikoen sorkuntzaren kudeaketa eraginkorragatik, sentsorizazioagatik eta helmugan dituen kudeaketa-sistemengatik, eskualdea ondo kokatuta dagoelako turistentzako eta bisitari profesionalentzako webguneen bidez (MICE), bisitariaren eta egoiliarraren arteko elkarreraginaren sustapen aktiboagatik, eta Bidasoako Hiri Behatokia dagoelako.

Follow by Email
RSS