28 Nov KTics_NEGOZIO DIGITALEN GARAPENA
Marken eta bezeroen arteko harreman sistemek eraldaketa ikaragarria izan dute azken urteotan Negozio eredua aldatu ez ezik komunikazio kanalak ere aldatu dira, baita mezua ere.
2.0 ereduak gaitasun teknikoak edukitzea eta gauzak egiteko, elkarreraginerako, eta harremanak ezartzeko modu jakin bat dakartza berekin, eta modu horretan oinarritu dira marketina eta salmentarako kanalak.
Oinarriak duela 50 urteko berberak badira ere, gure produktuak eta zerbitzuak kontsumitzen dituztenekin erabiltzen den hizkuntza, mezua eta hurbiltzeko modua erabat aldatu dira.
Eta horrekin batera, beharrak eta ohiturak ere aldatu dira. Showrooming delakoa ohikoa bilakatu da; saio horietan ukitu eta probatu egiten da produktu erreala geroago interneten erosteko. Bestalde, kontratatzen diren hainbat zerbitzu gure ordenagailutik milaka kilometrora jarduten duten profesionalek gauzatzen dituzte.
Azken batean, gaur egun eredu honen ezaugarriak eta ahalmenak ezagutu behar dituzte enpresek ikuspegi profesionaletik eta merkataritzaren ikuspegitik ustiatzeko, produktu berri baten aurkezpena eta geroagoko garapena arrakastatsua izan dadin erabiltzaileen aldetik eta inbertsioa itzul dadin.
Gure proiektua sakonki aztertzea proposatzen dugu prestakuntza honekin, alegia internetek zer ekarri ahal duen jakitea negozio digitaleko eredu gisa eta albait ongien gauzatu merkataritzako etekina eta gure markaren irismena optimizatzeko.
NORENTZAT:
Eremu digitalean enpresa proiektuak bultzatu nahi dituzten pertsonak, bai negozioa ireki aurretik ideiak zehatzak dituztenak, bai finkatzen ari diren enpresa sortu berriak.
DESKRIBAPENA
Prestakuntza programa, esperientzian oinarritua, elkarreraginezkoa eta diziplina anitzekoa, negozio digitalak sortzeko eta/edo indartzeko xedea duena, ikaskuntzaren, praktikaren eta norberaren zein taldearen hausnarketaz baliatuz.
Talde bati zuzendutako aurrez aurreko 100 orduko prestakuntza da 25 saiotan banatuta, bakoitza 4 ordukoa, eta horrez gain erabilera anitzeko 80 ordu; printzipioz, parte-hartzaileen taldeari esleitzekoak tutoretza indibidualetarako, betiere hainbat irizpide eta beharren arabera.
Prestakuntza saioak arratsaldez egingo dira 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera arratsaldeko 16etatik 20etara
Non?: Bidasoa bizirik. Mirarietako Ama Birjina, zg. (Ospitale Zaharra atzekaldean) Irun
Ematen dute: Pablo Moratinos / Irene Martínez – KBIDASOA-CONSULTORIA ARTESANA)
Plazas: 15
Idioma: castellano
No Comments